Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tag bidezko neurketa egin du OJD-k, lehenengo aldiz

Sustatu - Sustatu
2004-06-16 10:06

Webguneetarako bisitak neurtzeko sistema berria ez dago oinarrituta log artxiboetan, orain arte bezala. Hemendik aurrera, neurketa egiteko kodigo bat (Tag) jarriko da medioaren beraren orrialdeetan eta horren bidez neurtuko da erabiltzaileek zenbat orrialde bisitatzen dituzten.

Sistema berriarekin ez da egunero FTP bidez logak bidali beharrik egongo; OJD-k berak egingo du neurketa.

Tag-ari buruzko informazio gehiago OJD-ren webgunean.

Maiatzean, El Mundo nagusi

Maiatzeko datuetan El Mundoren webgunea da nagusi, 26 milioi bisita ingururekin. Podiuma osatzen dute Diario As Digitalek eta Los 40 Principalesen webguneak. Bisitatuenen rankinga hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu