Nafarroako liburutegi publikoek 250.000 Interneteko gune biltzen dituen datu-basera doako sarbidea eskaintzen dute. Datu-base horrek informazio entziklopedikoa biltzen du. Kontsulta "Ocenet" izeneko programaren bidez egiten da, Nafarroako 71 liburutegitan.
Nafarroako gobernuaren arabera, erreminta berri horrek berehalako informazioa, berritua eta egiaztatua ematen du. Liburutegi publikoak modernizatzeko Nafarroako gobernuak duen planaren barruan sartzen da ekimen hau.
Zerbitzu berriak liburutegi publikoetan ohikoak diren kontsultak biltzen ditu; orain arte papereko edizioetan zegoen informazio hori. Entziklopedia, hiztegi eta abarrekin batera, aldizkari espezializatuetako artikuluak ere irakurri daitezke.
Informazio hori eskaintzen duen datu-basea Oceanok egina da eta Ocenet programa garatu dute kontsultarako.
Datu-base berriak 70 artxibo entziklopedikotako edukia biltzen du: hiztegi linguistikoak gazteleraz, frantsesez eta ingelesez; hiztegi biografikoak; literaturari buruzkoak; eta beste hainbat kontsulta liburu.
Oceanoren datu-basean ez dago euskarazko kontsulta libururik. Nafarroako liburutegi publikora joaten direnek ezingo dute euskarazko kontsultarik egin; ez, behintzat, erreminta berri honekin.
Erantzun
Sartu