Teknologia albisteak

Pirineos Sur jaialdia aragoieraz

Erabiltzailearen aurpegia
Patxi Lurra - Llengües Vives buletina
2004-06-14 : 11:06

Pozgarria izan da azken urteotan musika eta kultur jaialdi bikain honen webgunean aragoiera eta kataluniera be sartu izana. Baina euskaldunok ei gara, aragoiarrak eta gero, bigarren bisitariak kopuru aldetik. Euskara be sar dezakete menuan, ezta?

Lanuza eta Sallent de Gállego-n (Oska) ospatzen dabe urtero, uztailaren asteburu guztietan "Pirineos Sur" jaialdia. Afrika eta Latinameriketako soinuek betetzen dituzte Lanuza inguruko bazterrak data haietan.

Hizkuntz gitxituen soinuek be hartu dabe euren lekua jaialdi etniko honen webgunean, kataluniera eta aragoiera sartu dituztenetik. Baina, Albisteak atalean esaten dabenez, "los espectadores del País Vasco constituyen un 17 % del total del público de Pirineos Sur. Se trata del segundo -tras el de Aragón- en orden de importancia numérica."

Hau jakinda, euskarak be tokitxoa merezi izango dau euren webgunean, ezta? Ni neu jaialdira urtero saiatzen naz joaten, eder-ederra baita giroa eta abar. Eta beste urte batean idatzi neutsen euskara sartzeko proposatuz. Aurton, goiko albistea irakurrita, barriro be idatzi deutset, neure burua itzulpen lanetarako eskainiz (azken finean, fijatzen bazarie, oso txikia da gaztelera ez beste hizkuntzetan itzuli dabena). Animatzen bazarie, idatzi egiezue zuek be bai geure hizkuntza Pirinioetako jaialdi honetan be present egotea eskatzeko.

Erantzun

Sartu