Alde guztietan ikusten dudan terminoa: software soziala. Edo gizarte-softwarea esan beharko nuke, agian. Nik uste dut hau dela duela urte batzuk modan jarritako "knowledge management" delakoari (ezagutzaren kudeaketa) deitzeko modu berria.
Hemendik atera dut ideia-asoziazioa: Ingalaterrako Knowledge Management Clusterrak (EAEn ere badako antzeko beste kluster bat) biltzarra antolatu du aurten izenburu honekin: London Symposium on Social Tools for the Enterprise
Izenburu interesgarria. Eta azken aldi honetan behin eta berriro ikusten ari naizen kontzeptu baten ingurukoa: enpresan ere tresna elektroniko sozialak erabil daitezkeela, erabili behar direla, erabiltzen hasi direla... Blog-ak, wikiak eta txat-gelak enpresako jardunean? Bai! Horretara dedikatzen diren enpresak ere badaude, hala nola SocialText.
Interneteko geek edo pseudo-geek tankerakook erabiltzen ditugun gauzak, enpresa produktibitaterako tresnak ere izan daitezkeela. Wikiak edo XML feed-ak aipatzen ditudan bakoitzean, txoropitotzat hartzen naute, baina, akaso, egunen batean, bulegoko lan arruntean ikusiko ditugu XML feed-ak, wiki-ak eta enparauak, gaur bulegoko langile gehienak Excelekin eta inprimagailuko ataskoekin ohituta gauden bezala. Eta ez naiz ari etorkizun urrunaz: gaur izan zitekeen egun hori. Teknologia, tresnak, eskura baitaude prest.
Eta zertarako dira tresna sozial hauek? Ezagutzaren Kudeaketarako. Horretarako apropos-aproposak dira. Benetako ezagutzaren kudeaketaren giltza dira (edo izan daitezke), ezagutzaren kudeaketaren printzipio nagusietako bati erantzuten diotelako: trukerarekin, ezagutzaren balioa biderkatu egiten da.
Ezagutzaren kudeaketarako aplikazio bat sarekoa izan behar da, benetakoa izan behar bada (sare lokalekoa ere izan daiteke, noski, talde jakin batean erabiltzekoa). Eta, praktikan, tresnarik sinpleena ere, sarekoa bihurtzen bada, biderkatu egiten da ezagutzarako hark eskaintzen duen potentziala.
Adibide tonto bat:
Baina, tira, beste egun baterako utziko dugu del.icio.us...
Erantzun
Sartu