Lamarkaren esanetan, Arartekoaren figura pittin bat ahuldua izan da akaso. Mertxe Agundezek lan ona egin du, erakundea ez da geldirik egon, baina lau urtean egon da inpas batean. Ilusioz hartu dut izendapena. Aldeko 65 boto jaso ditu, zuriz bozkatutako bakarra eta Sozialista Abertzaleak taldeko bost ordezkarien bozka baliogabeak. Ostiralean hartuko du kargua.
Gehitu homosexualen taldeko presidentea, Zuzenbide konstituzionalean irakasle eta letratu ere bai Gipuzkoako Foru Aldundian.
- Proposatu zidatenean harri eta zur geratu nintzen, baina desafio polita iruditu zitzaidan. Irakasle nintzenean ere interes berezia nuen erakundearekiko. Gehituko kide izanik gizon-emakume eta gay eta lesbianen eskubideen defentsan aritu naiz eta Arartekoaren zereginetako bat bada.
- Arartekoaren izaera da eskubideen bermatzea. Figura berria da eta eginkizuna du edozein parlamenturen ordezkari izatea eta administrazio publikoen jarduera begiratzea dakar, beti ere eskubideen ikuspuntutik.
- Helburua giza eskubide guzti-guztien defentsa egitea izango da. Lehentasunak oraindik ez ditut jarri, erakundea ezagutu eta aztertu behar dut. Zehatz-mehatz aztertu behar dut oraindik. Gizon emakumeen eskubideen alorrean eskubideak bermaturik ez dutenenganakoa izan beharko litzateke lehentasuna.
- Ararteko izateak politikagintzan ez egotea eskatzen du eta ezta elkarteetako buruzagi izatea ere. Gehituko buruzagitza utziko dut, baina kide izango naiz. Seguruenik eragina izan du Gehituko kide izateak. Oinarritu ditugu eskakizunak homosexualen duintasunaren eskubidean. Baietzi dute guk egindako lana, diskurtsoa eta metodoa, nolabait.
- Gay aktibista izateak eskarmentua eman dit. Ahulen daudenen alde jokatu behar dela ikasi dut eta horrek eragindako sentsibilitateak lagunduko didala uste dut.
- Batikanoa zaharkituta dago. Bere diskurtsoa zaharra da eta Aita Santua Ararteko txarra izango litzateke. Elizak atzetik eskatzen du beti barkamena. Lehen emakumeen kontrako jarrera zuen eta orain homosexualen kontrakoa. Zaharkitua dago eta ez da demokratikoa.
- Ez naute jarri postu honetan politikoki zuzena delako. Zoritxarrez, homofobia oso zabaldua dago gizartean. Arrasto homofobikoak desagerraraztea izango da belaunaldietako lana.
- Mertxe Agundezekin hitz egin dut eta esan nion Arartekoak ezin duela geldirik egon eta berak jarraitzen du lana egiten. Trantsizioa bikain egiten ari gara.
- ETAren indarkeria gogoan izango dut, inolako esklusiorik gabe. Egoera jasangaitza eta salagarria eragiten du ETAk. Giza eskubideak mehatxatzen ditu. Bestetik, beste alor batzuetan giza eskubideen kontrakoa da tortura kasuak egotea, etikoki eta intelektualki.
- Emakumeak, adin txikikoak, adin nagusikoak, ezintasunen bat dutenak landu ditu, esaterako Agundezek. Gizartean zein talde dauden eskubide gabeziekin aztertuko dut eta hori izango da jorratuko den bidea. Gainera, egindako lana kontuan hartzen da. Administrazioak kontuan ditu Arartekoak aurkeztutako txostenen %90etik gora. Eraginkortasun maila altua da.
- Jendeak ezagutzen du Arartekoaren figura, ezagutza maila nahiko handia da instituzioa. Ezagunagoa izan daiteke eta etengabeko lana izango da hori lortzea. Informazio maila hobetu daiteke.
Arartekoaz informazio gehiago www.ararteko.net webgunean. Arartekoa zer den, zer egiten duen etab. Hori bai, Arartekoa izendatu dela hedabide guztietan dagoen arren ez dago aipamenik Arartekoaren webgunean.
Erantzun
Sartu