Elebiduna izateak mesede egiten dio buruari
Yorkeko unibertsitateko ikertzaileek 30 eta 88 urte bitarteko 104 laguni egin dizkiete probak, guztiak ere maila sozial berekoak. Simon Task izeneko proba egin zieten boluntarioei: ariketa batzuekin, hitz trebetasuna, hitzik gabeko arrazoiketa eta erantzuteko denbora neurtu dituzte.
Ingelesa eta tamila zekitenak argiagoak
Boluntarioen erdia kanadarra zen eta ingelesez bakarrik zekien. Gainontzekoek jatorri indiarra zuten eta ingelesaz gain, tamila ere hitz egiten zuten.
Ikerlariek frogatu ahal izan zutenez, bi hizkuntza jakinez hazi zirenek elebakarrek baino azkarrago erantzuten zieten galderei eta probei.
Ikerketaren arabera, elebidunak direnek probabilitate gutxiago dute adinarekin sortzen diren buru-gaixotasunak izateko.
Elebakarrek ere izan dezakete burua argi
Bi hizkuntza menderatzen ez dituenak ere mantendu dezake burua gazte. Horretarako, hainbat aholku eman zituzten ikerketako arduradunek: gurutzegramak egin, mahai-jokoetan aritu, irakurri, dantza egin edota musika instrumenturen bat joz, burua gazte mantentzen omen da.
Erantzunak kargatzen...