3ARRANO Euskalgintza Taldekook IZArc 3.4.1.6 trinkogailua euskararatu dugu. IZArcen bidez ZIP, RAR, TAR, ACE,... eta beste artxibo mota ugari sortu eta ireki ahal izango dituzue. Eta, gainera, DOAKOA da.
Gori dagoen Jabego Intelektualaren gaiari buruz lankide asko informazio eske aritzen direnez, ALDEE, Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazainen Euskal Elkarteak mintegi hau antolatu du: "Egile eskubideak eta liburutegietako eta dokumentazio zentroetako zerbitzuetan dituzten inplikazioak".
Gasteizko Udalak Euskara Biziberritzeko Plana garatzeko konpromisoa hartu du. Sei lan-mahai osatu dituzte eta hasi dira dagoeneko lanean. Herritarrek planari buruzko ekarpenak egiteko aukera izango dute Internet bidez.
Ez da erraza Informatikako Zerbitzu berri baten aurkezpena egitea. Informatika zerbitzuak onttoen modura ugaritu dira azken urteotan. Informatikaren kontsumitzaile kopuruak gora egin duen neurrian DATAC, BEEP, XENON eta antzeko Informatika denda-kateak nonahi ageri dira. Nola saldu horrelako Zerbitzu berri bat eskaintza zaparrada honen erdian
Segurtasunean berezitutako webgunea da Security Focus. Scott Grannemanek argitaratu du artikulu bat bertan, gomendatzen ez erabiltzeko Internet Explorer nabigatzailea.
Igartubeiti Baserri Museoak, XVI eta XVII. mendeko zurezko arkitektura tradizionalaren adibiderik onenetakoak eta Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutzeko eta gozatzeko erreferentzi zentruak, "Zatoz jolastera uda honetan" ekimen bateratua aurkezten dizuete.
Unibersitat Pompeu Fabra-ko Estudis de Ciències Polítiques i Gestió Pública-k Catalunyako udal webguneen egoera aztertu du eta duela lau urtekoarekin, 2000 urtekoa, konparatu du.
Elgetakoek gehiagotan gozatuko duten arren, kontuan izan behar da 15 kilometroren bueltan 100.000 biztanle bizi direla. Pentsatzekoa da inguruko herrietatik ere jendea etortzea Kafe Antzoki honetara. Kontzertu leku aproposa, antzerkirako ondo prestatua, egoteko leku elegantea: Espaloia Kafe Antzokia.
Kasuistika orthographikoa ezin har daiteke rapa! hitz batean bai eta bertzean ez, kapritxo edo apeta personalekin. Behar da ikhusi, edo behar litzateke gutienik, phenomenoa osorik bere dimensione eta hedadura guzian. Horretara, guziz harritzekoa eta raroa da ikhustea izkiriaturik euskaraz immunitate berbea (...mm..), baina bakharrik immunitate hitzean eta gero bertze anhitz berba gehiagotan ez dela ikhusten segitzen dela kriterio berbera. Orduan, ¿zer da, kapritxoa edo da kriterio akademikoa? Ezin da olgetan ibili, tirikitikitauki.
"Kultour Bidiak" bidaia ajentziak udan euskaraz bidaiatzeko aukera jarri du abian. Aurten hirugarren urtea du zerbitzu hau eskeiniz. Eslovenia eta Kortsika dira aukeraturiko herrialdeak, lurralde eta kultura ezberdinak ezagutu eta giro jator nahiz euskaldunean opor bidaia on bat egin nahi duenarentzat gomendatuak.
UEUren Ikastaroetan matrikulatzeko epea bukatzear dago, ekainaren 27an amaitzen da. Animatu! Azken plazak libre!
Angel Montero ikertzailea izan da Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariak antolatutako Tesien Sariaren irabazle nagusia. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle honek malariaren aurkako txerto bat hobetzeko ikerketa aurkeztu zuen. Erabiltzaileen saria Pedro Ilundain kimikariak eskuratu du pintura biniliko ekologikoak garatzeko egindako doktoretza-tesiarengatik
XML bihurtu da lingua franca Interneten, sarean dabiltzan hizkuntza guztien azpitik, beste hizkuntza informatiko hau ari baita zubi lanak egiten. Eta beroni esker elkar ulertzen baitute hortik zehar dabiltzan plataforma informatikoak (Windows, Unix, Mac, Linux, etab.).
Nokiak poltsikoko telefonoentzako softwarea garatzeko proiektua jarri du martxan, open sourcen oinarrituta. Mozilla Fundazioak garatuko du "Minimo" izeneko proiektua. Kode librean oinarritutako softwarea garatuko dute poltsikoko telefonoentzat. Momentuz, prototipo bat besterik ez dute.
Irratia jarri eta Garoñan eskape bat egon denaren ustea dago. Komunikabideeak kolapsatuta omen daude eta jendea urduri.
Enpresa-sortzaileentzako bigarren lehiaketarako deialdia egin dute Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak. Helburua da informazioaren gizarteko alderdi berritzaileenekin erlazionatutako enpresen sorrera bultzatzea, teknologia berrien arloan enplegua sortzen laguntzearren.
Azken urte hauetan bezala, aurten ere Deustoko Ingeniaritza Fakultateko ikasleek ikastaro batzuk antolatu dituzte uztailerako. Besteak beste, GNU/Linux, XML eta PHP-ren inguruko ikastaroak izango dira. Gaztelaniaz emango dira eta aurre-matrikula epea zabalik dago.
Durangarrok argi daukagu eta horrela azaldu dugu behin baino gehiagotan, GURE HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ERRESPETATUAK izan behar direla. Hilabete pasa da 900 eskaera orritik gora Durangoko osasun zentruan entregatu genituenetik eta, honekin batera, arduradunekin elkartzeko hitzordua eskatu genuenetik.
Larramendi Bazkunak deialdia kaleratu berri du euskaraz landu eta idatzitako saiakerak diruz laguntzeko. Deialdiaren helburua Beterri-Aiztondo eskualdeko (Andoain, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Larraul) edo, oro har, Gipuzkoa eta Euskal Herriko historia, gizarte, kultura edo hizkuntza gaietan jakingarri gerta litezkeenak ikertzea eta ezagutzera ematea da.
Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso dute Debagoieneko "Goienkariak" eta "Goiena.net"-ek.