Teknologia albisteak
2

Gaur urtebete jaio zen Berria egunkaria, Zorionak!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-06-21 : 10:06

Urtebeteko balantze ona egin dute Berriako ordezkariek. Harrera ona izan du Berriak eta horretan badu zerikusia egunkariak duen kalitateak. Irakurleek espero zutena baino egunkari hobea dela esan du JoanMari Larrartek, Aztiker enpresak egindako galdeketa bat aipatuz.

  • Berriak 21.000 ale saltzen ditu egunero eta 66.500 irakurle ditu. 11.300 dira harpidetza bidez saltzen diren egunkariak. Hau da, itxi aurreko “Egunkariak” 15.000 saltzen zituen eta orain kopuru hori lortu da ia harpidetzetan.
  • Prozesu honek izan duen emaitzarik onena Euskal Prentsak izan duen aurrera pausoa izan da. Orain euskaldun gehiagok irakurtzen dute Berria.
  • Egunkaria itxi ostean EKT enpresa sortu zuten. Horretarako 151 lagunek egindako 60.350 euroko ekarpena behar izan zen. Langileen ekarpenak ziren. Egun horretan bertan pentsatu zuten kanpaina bat egin behar zela 5 milioi euroko kapitala biltzeko. Horren haritik 4.600.000 euro jaso ziren eta 24.400 akzio saldu.
  • Joxean Lizarribarrek dioenez, Zabalenak gara eta horri eutsi egin behar diogu, lagundu digutenak mota askotakoak direlako. Herri normalizatu bat ez garen bitartean esforttzu bikoitza edo hirukoitza egin beharko dugu. Hori da erronka.
  • Berria.info webgunean ere aldaketak izango dira. Sail berriak jartzeko aukerak aztertzen ari dira,, baina fikatzeko dago.
  • Datorren larunbatean egingo da akziodunen batzarra. 24.000 lagunetik gora izango dira deituak. 50 euroko akzioa dunenen garrantzia ere azpimarratu du Joxean Lizarribarrek Berriari eginiko elkarrizketan.

Berria sendotua atera da itxiera hartatik. Martxelo Otamendik Euskadi Irratiari esan dion moduan, kolpe fisiko eta moralak jaso genituen, baina sendo atera gara. M. Otamendik oraindik barruan dagoen Iñaki Uria ere izan du gogoan.

Pello Urzelaik esan duenez, erosle-irakurle kopurua eta jasotzen ditugun iritziak jasota pozik egoteko modua daukagu. Egoera berriak, apustu berriak... horretan egin behar dugu orain indarra.

Erantzunak

Iban Arantzabal
2004-06-22 : 13:32

Oso artikulu polita idatzi du Arkaitz Canok Berrian. Horrela dio Urteurren bilduma artikuluan
:


"Nahiago genuen urtea ez bete, egia esan. Nahiago genuen Zaharrak bat gehiago betetzea eta ez Berriak lehenengoa."


Patxi Lurra
2004-06-23 : 11:03

Espero daigun baietz. Eta Iñaki Uria askatuko dabela. Eta euskaldunok euskaraz kontsumituko dogula...



Zoridxonak "berria", urte askotarako!

Erantzun

Sartu