"Kultour Bidiak" bidaia ajentziak udan euskaraz bidaiatzeko aukera jarri du abian. Aurten hirugarren urtea du zerbitzu hau eskeiniz. Eslovenia eta Kortsika dira aukeraturiko herrialdeak, lurralde eta kultura ezberdinak ezagutu eta giro jator nahiz euskaldunean opor bidaia on bat egin nahi duenarentzat gomendatuak.
Hirugarren urtez egiten da eskaintza hau. Turismoa eta bidaien munduan euskarari ate bat zabaltzea da gure helburua. Udako bidaia hauek antolatzeaz gain, euskaraz lan egiten duen enpresa da Kultour Bidaiak.
Abuztuaren 1etik 15era ESLOVENIAN izango gara. 16tik 29ra berriz, KORTSIKAN. Bertako paisaia eta txokorik ederrenak, bertako jendea eta kultura ezagutzeko aukera paregabea eskeintzen dugu. Bidaiak autobusez izango dira eta kanpinetan lo egingo da. Izena emateko baldintza bakarra euskaraz hitz egiteko gaitasuna edukitzea izango da. Informazio gehiagorako:
KULTOUR BIDAIAK Segundo Izpizua, 26 Donostia
Telefonoa: 943 29 70 25
Erantzun
Sartu