Gasteizko Udalak Euskara Biziberritzeko Plana garatzeko konpromisoa hartu du. Sei lan-mahai osatu dituzte eta hasi dira dagoeneko lanean. Herritarrek planari buruzko ekarpenak egiteko aukera izango dute Internet bidez.
Gaur egun, lanean daude sei lan talde, beste horrenbeste alorretako ordezkariekin euskarak Gasteizen duen egoeraren diagnosia egiteko; gerora, proposamen jakinak emango dituzte, eta ekarpen guztiek gorpuztuko dute plana. Ekarpen horietako batzuk izango dira Internet bidez emango direnak. Ekainaren 22an jarri behar zuten martxan Internet bidez iradokizunak emateko aukera, baina Gasteizko Udalaren webgunean ez dugu aurkitu horretarako lekurik.
Udalaren asmoa da Euskara Biziberritzeko Plana aurten bukatzea, dokumentua indarrean izan dadin datorren urtetik aurrera.
Erantzun
Sartu