Sustatu logoa Teknologia albisteak

UEUren Udako Ikastaroetan matrikula domekan amaitzen da

UEU - UEUtik
2004-06-23 18:06

UEUren 32. ikastaldian 36 ikastaro eskaintzen dira aurten. Beti bezala, gai eta kolore anitzetakoak.

Ziur matrikulazioa hasi zenean, maiatzaren 19an, gure ikastaroen artean kuxkuxeatzen ibili zinetela. Baita gustukoren bat aurkitu ere.

Eta gaur, ikasturtea bukatu berri, erdi ahaztuta daukazuela orduan ikusitako ikastaro interesgarri hori/horiek.

Adi ibili! Aste honetan bukatzen da matrikulatzeko aukera!

Eman beste begiratu bat eta egin aukera: www.ueu.org webgunean. Ikastaroen informazio zuzena UEU-ren webgune honetan

Ez etortzeko aitzakiarik ez daukazu: ikastaro interesgarriak, kredituak lortzeko aukera, dirulaguntzak, saio osagarriak...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu