Ez da erraza Informatikako Zerbitzu berri baten aurkezpena egitea. Informatika zerbitzuak onttoen modura ugaritu dira azken urteotan. Informatikaren kontsumitzaile kopuruak gora egin duen neurrian DATAC, BEEP, XENON eta antzeko Informatika denda-kateak nonahi ageri dira. Nola saldu horrelako Zerbitzu berri bat eskaintza zaparrada honen erdian
Gu TOPAINFO gara, duela bost urte Tokiko Hedabideei eta Euskara Elkarteei informatikako zerbitzuak eskaintzeko sortuak gara.
Gure Zerbitzuak besteekin alderatuaz dituen bereizgarriak:
- Erabiltzaileak gara lehenik, eskaintzen dugun zerbitzuaren kontsumitzaileak gara aurretik. Gure bezeroek, guk geuk erabiltzen ditugun tresnak.
- 80 elkarte eta 30etik gora hedabideen eguneroko zerbitzura gaude Euskal Herrian zehar. Hauen guztien esperientziak eta sinerjien bilgune izatearen abantailarekin. Erabiltzaile hauen beharrei erantzuteko sortutako Informatika Zerbitzua gara eta gure ingurukoekin erabiltzailegune aberasgarria sortzen ari gara, esperientzien elkartrukatze eta eguneroko arazo arrunten eztabaida irekia eta hauen konponbide azkarrak sustatzea da gure helburua. Epe laburrean martxan jarriko dugun atari dinamikoan zertuko da aipatutako guztia, Foro, arazo arrunten zerrendak, gomendio orokorrak eta trikimailuak elkartrukatzeko txokoa izango da.
- Zerbitzu Osoa ematen dugu, aholkularitza, aurreplanifikazioa, erosketen kudeaketa, instalazioa, konfiguratzeak, erabiltzailearen egoitzan zein gure bulegoetan matxuren konponketa, matxuratutako tresnen ordezkapena, eta nahi izanez gero mantendu kontratua ere eskaintzen dugu, maila ezberdinekoak eta neurrira egokituak.
- Informatikako zerbitzu gehienek ez dute Macintosh sistema ezagutzen, PCak konpontzearekin nahikoa dute eta ez dira hauetan sartzen. Guk merkatuan diren sistema gehienak gobernatzeko gai gara, PC, MAC eta UNIX sistemen eguneroko erabiltzaileak garenez, oinarrizko ordenagailu zein zerbitzari mailan ere bagabiltza. Macintosh sisteman 15 urtetik gorako esperientzia batzen dugu, hauen mantendurako tresnen eta erabiltzailearen ohiko beharren jabe gara.
- Sistema ezberdin hauekin sare nahasi edo anitzak antolatzen ditugu. Intranetak eta Extranetak, bulegoen arteko VPN edo gela barruko sareak ere egiten ditugu.
- Euskaraz bizi gara eta halaxe egiten dugu lan, euskaraz.
Taldea ezagutu eta gure zerbitzuaren beharrik baduzu:
Telefonoz: 943 59 12 39
infokit@topagunea.com
Topainfo Extremadura Kalea (7 atzekaldea)
20140 Andoain Gipuzkoa
Erantzun
Sartu