Sustatu logoa Teknologia albisteak

IZArc 3.4.1.6: artxiboak sortu eta zabaltzeko programa euskaraz

ZIP artxiboak ireki eta sortzeko programa ezagunenetarikoa WinZip den arren, ez da doakoa, eta ZIP artxiboak soilik sor ditzake. IZArcekin, ordea zure fitxategiak trinkotzeko artxibo mota ugari dituzu aukeran. Hauek dira guztiak:

7-ZIP, A, ACE, ARC, ARJ, B64, BH, BZ2, BZA, CAB, CPIO, DEB, ENC, GCA, GZ, GZA, HA, JAR, LHA, LIB, LZH, MBF, MIM, PAK, PK3, RAR, RPM, TAR, TAZ, TBZ, TGZ, TZ, UUE, WAR, XXE, YZ1, Z, ZIP eta ZOO.

Gainera, artxiboak enkriptatu eta dekriptatu ditzakezu era errazean, eta hondaturiko artxiboak konpontzea ere ahalbidetzen du tresna erabilterraz honek.

Gailu hau Ivan Zaharievek egin du eta, esan bezala, 3ARRANO Euskalgintza Taldeak euskararatu. Berau lortzeko hiru era dituzue:

-UEUren euskarazko software katalogoan (oraindik ez badago sareratuta, laster egongo da).

-IZSoften webgunean (hemen ere baliteke oraindik ez egotea).

-Gure webgunean.

Akatsen bat edo galderaren bat edukiz gero idatzi gure helbide elektronikora.

Orain oporrak hartuko ditugu, baina irailean berriro ekingo diogu lanari, eta programa bat euskararatzeko eskaera egin dezakezue, lan horri ekiteko aurrena.

3ARRANO Euskalgintza Taldea
3arrano@euskalerria.org
www.3arrano.tk

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu