Teknologia albisteak

Software libreari buruzko ikastaroak Deuston, doan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-06-22 : 12:06

Azken urte hauetan bezala, aurten ere Deustoko Ingeniaritza Fakultateko ikasleek ikastaro batzuk antolatu dituzte uztailerako. Besteak beste, GNU/Linux, XML eta PHP-ren inguruko ikastaroak izango dira. Gaztelaniaz emango dira eta aurre-matrikula epea zabalik dago.

Ikastaro guztien berri duzue hemen.

Ikastaroak uztailaren 12 eta 30a bitartean egingo dira eta azken matrikula uztailaren hasieran egin beharko da.

Ikastaroetan parte hartu dezakete Deustuko Unibertsitateko ikasleek, irakasleek eta ikasle izandakoek. Unibertsitatearekin loturarik ez dutenek ere eman dezakete izena, baina ikastarorako lekurik ez bada gelditzen, kanpoko bost bakarrik onartuko dituzte.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago