Larramendi Bazkunak deialdia kaleratu berri du euskaraz landu eta idatzitako saiakerak diruz laguntzeko. Deialdiaren helburua Beterri-Aiztondo eskualdeko (Andoain, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Larraul) edo, oro har, Gipuzkoa eta Euskal Herriko historia, gizarte, kultura edo hizkuntza gaietan jakingarri gerta litezkeenak ikertzea eta ezagutzera ematea da.
1.- Norberak hauta eta epaimahaiari aurkez diezaion ikerkizuna, beti ere aipatu diren alorretakoa izanik zabalkunde eta irakurzaletasun irizpideei erantzungo diena.
2.- Ondoko gaietako bati buruzkoa:
Biak izango dira 1.500 eurokoak, baina epaimahaiak bi horiek bakar batean batu ahal izango ditu, 3.000 eurokoa, beraz.
Egitasmo eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da. Deialdiaren oinarriak udal liburutegi guztietara banatu dira, baina Larramendi Bazkunera eska litezke ere beterri@topagunea.com helbidera idatziz.
Zeharo nabarmena da, literatur generoei buruz gehiegi ez dakien edonorentzat ere, proposatzen diren gai horien inguruan "saiakera" bat baino gehiago, ikerketa lan bat edota kronika-erreportaia luze bat egin daitekeela. Lan polita egin daitekeela seguru, baina saiakera?
Noiz hartuko dugu serio EHan "saiakera" generoa?
Noiz emango ditugu diru-laguntzak benetan aberasgarriak izan daitezkeen kontuetarako?