Linux geroz eta ordenagailu gehiagotan dago. Azken hilabeteotan jakin dugu, adibidez, HPk Linuxen alde egin duela Asian edota El Corte Ingles Linux instalatuta duten ordenagailuak hasiko dela saltzen. Orain, Dell ordenagailu marka famatuak eman du pausua; Linux instalatutako ordenagailuak saltzen hasiko da Europan.
Sakelako telefonoak iraultza eragin du Suedian (Eskandinaviako herrialde gehienetan bezala). Poltsikoko telefonoak Suediara iritsi zirenean, ia hiritar guztiak joan ziren bat eskuratzera, Europako gainontzeko hiritarrak baino lehenago. Hala, suediarren %100,1-ak du sakelako telefonoa orain.
Arabako Ofiline.com enpresa erreferente bihurtu da enpresentzako eta erakundeentzako bulegoko materialaren hornikuntzan. Duela hiru hilabete sortu zen enpresa hori eta B2B merkatu elektronikoan garrantzi handia lortu du.
Eskubidea badutela esan du Massachusetts-eko (AEB) epaitegi batek . Guk e-posta bidaltzen dugunetik hartzaileak jasotzen duen bitartean begiratu ahal izango dute ia zer idatzi dugun. Haserre jartzeko moduko neurria da. Ikusiko dugu nola eragiten duen.
Espainiar gaztelau batzuk, bestelakoetan argiak eta zehatzak izan arren, ezin ulertu dute, antza, beste hizkuntzak mintzatzen ditugunok ez dugula egiten inor (bereaiek, zehazki) molestatzearren.
Joan den astean Mundukide Fundazioak Saharako Gobernuko ordezkaritzaren bisita hartu zuen bere egoitzan, Otaloran, Aretxabaletan. Bisitaldia, Saharar Herriarentzako Tokiko Garapen Ekonomikoa Bultzatzeko Programaren barruan kokatzen da.
Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egindako ikerketa baten emaitza da hori. Proiektuaren ikerketa Berria, Deia, El Diario Vasco, El Correo Español eta Gara egunkariek argitaratu dituzten berrietan oinarritu da.
Tourra hasi zen aurreko larunbatean, eta Euskaltel dela, Mayo dela, Armstrong-en seigarrena dela, badirudi inoiz baino interes haundiagoa piztu duela gugan. Eta Tourra iristen denarekin batera, porra desberdinak antolatzen dira bazter guztietan.
Kaixo.com-ek euskaltegia jarri du on-line, Habe-rekin elkarlanean. Euskara ikasi edo hobetzeko aukera eskaintzen du Interneteko euskaltegi berriak, eta doan, gainera. Hiztegi, gramatika ikasgai eta abarrez gain, ikasle bakoitzak irakaslea izango du on-line.
Widget-ak normalean ordenagailuko mahaigainean ezartzen diren programatxoak dira. Elkarreragina edo interakzioa lortzeko objektuak dira eta orain Mac OSX-en erabiltzaileentzat ere badaude.
Ricardo Gómezek "FiloBlogia" jarri du martxan, euskal filologiari buruzko weblog bat. Gomez EHUko Euskal Filologiako irakaslea da eta blog berri honetan filologia eta hizkuntzalaritzarekin lotutako gaiez aritu nahi du.
Lance Armstrong txirrindulariak Trek markako bizikletak erabiltzen ditu azken urteotan, enpresa horrek ere babesten baitu amerikarraren taldea, US Postalekin batera. Babesak, ordea, diru mordoa ekarri dio bueltan txirrindugileari.
Izozmendiak ikaragarriak izan daitezke gogoan izan izozmendi batek hondoratu zuela Titanic itsasontzia, baina baita zoragarriak ere. Gaur azken horietako bat erakutsiko dizugu.
Beti eztabaida sortzen du gai honek, baina nire ustez berak hiltzen du eztabaida bera. Internet sortu zenetik norbaitek pentsatu zuen gauzak esateko libreago izango zela izenik eman gabe.
Uztailaren 6an hasiko da Aramaioko III. Uda Ikastaroa. Euskal Herria XVI. mendean da gai nagusia.
Udako Euskal Unibertsitateak duela hiru urte eman zuen titulazio ofizialen bidetik lehen pausoa, eta datorren ikasturtean bide hori sendotzen joan nahi du. Master bat, bi Espezialista titulu eta bi Doktorego programa izango dira UEUk hirugarren zikloan egingo duen eskaintza, guztiak ere EHUk balioztatuta
Gaur, ekainak 30, egin behar zuten Irakeko Gobernuaren eskualdatzea, baina iragarri baino egun batzuk lehenago egin dute. Hala ere, Bagdadeko gobernua ez da oraindik burujabea Interneten. Irakeko .iq domeinua geldi dago eta ezin du inork erabili.
Estatu Batuetako Time aldizkariak 50 webgune onenen zerrenda egin du aurten ere. Joan den urteko zerrendaz geroztik Time-koei atentzioa eman dieten guneak bildu dituzte. Bost kategoriatan banatu dituzte webguneok: albistegiak, kultura, komunitateak, nahitaezkoak eta dibertigarriak.
Athletic-en kamiseta berriak hautsak harrotu ditu, eta ondo harrotu gainera. Aldekoak eta kontrakoak ditu kamisetak, baina kamiseta berriaren harira egindako txisteak dira nagusi. Athletic "zale" batzuek www.camiseta-athletic.com webgunea egin dute, kamisetaren kontura barre pixka bat egiteko.
Imanol Larzabal kantaria hil zen ekainaren 25ean, gaueko hamaikak aldera. Bi egun lehenago odol isuria eta bihotzekoa izan zituen. Atzo egin ziren bere aldeko hiletak, Donostiako Antigua auzoko elizan. Jende asko bildu zen, batez ere euskal kulturaren eta musikaren ordezkaritza zabala. Agintari politikoak ere asko izan ziren. Iritzi batzuk jaso ditugu Sustatun.