Angel Montero Basque Researchen I. Tesi Sariaren irabazle
Angel Montero Carcabosoren "Lecciones nuevas con una vieja vacuna" lana izan da Elhuyar Fundazioaren Basque Research atariak antolatutako Tesien Sariaren irabazle nagusia. Lan horri esker, Angel Monterok ordenagailu eramangarri bat eskuratu du, Sistek Informatika etxearen laguntzari esker.
Erabiltzaileen Saria
Bestalde, Basque Research-eko erabiltzaileek Pedro Ilundain kimikariak aurkeztutako "Producción de pinturas vinílicas y acrílicas ecológicas" lanari eman diote Erabiltzaileen Saria: bi personarentzako talasoterapia-tratamendu bat eta afaria Donostiako La Perla talasoterapiako zentroan. Bi saridunak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak dira.
Guztira, Euskal Herriko Unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko 40 lan aurkeztu dira sariketara.
Lan guztiak www.basqueresearch.com atarian ikus daitezke.
Erantzunak kargatzen...