Teknologia albisteak

Enpresen Sorkuntzarako II. lehiaketa Araban

Erabiltzailearen aurpegia
Araba Enpresa Digitala eta Vital Kutxa - Araba Enpresa Digitala eta Vital Kutxa
2004-06-22 : 13:06

Enpresa-sortzaileentzako bigarren lehiaketarako deialdia egin dute Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak eta Araba Enpresa Digitalak. Helburua da informazioaren gizarteko alderdi berritzaileenekin erlazionatutako enpresen sorrera bultzatzea, teknologia berrien arloan enplegua sortzen laguntzearren.

Lehiaketa honetan Araban bizi eta sortze berriko enpresa proiektu bat daukaten pertsonek parte har dezakete.

Enpresa proiektu horrek garapen fasean izan behar du, eta informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta egon behar du.

Lehentasuna emango zaie lan arlo hauek dituzten proiektuei:

  • Interneten ahalbideak eta informazio eta komunikazio teknologia berrien ahalak aprobetxatzen dituzten negozio eredu berritzaileetan oinarritutako produktuak edo zerbitzuak merkaturatzea.
  • Informazio eta komunikazio teknologiak oinarri dituzten produktu eta zerbitzuak merkatura ateratzea. Produktu eta zerbitzu horiek gaindituta izan behar dute ikerketa eta garapeneko aldia, eta merkatuan jartzeko estudioaren fasean izan behar dute.

Saritutako 5 proiktuek diru kopuru hauek jasoko dituzte:

  • Lehenengo saria: 9.000 euro.
  • Bigarren saria: 6.000 euro.
  • Hirugarren saria: 3.000 euro.
  • Laugarren eta bosgarren sariak: 1.000 euro.

Halaber, Araba Enpresa Digitalaren laguntza izango dute. Laguntza hori 6.000 euro izango da, eta ondorengo alderdi hauetako bat edo gehiago bideratzeko erabiliko da: lokalak, bideragarritasunaren proiektuak, prototipo edo maketak, finantza eta kudeaketaren laguntza, prestakuntza, proiektua ezagutaraztea, eta abar.

Saria jaso duen proiektua ageriko epean aurrera eraman ez izateak sustatzaileak abonatu behar zizkion kopuruei betiko uko egitea ekarriko du.

Epaimahaiaren irizpideak proiektuak balioztatzean, hauek izango dira nagusiki:

  • Ideiaren originaltasuna.
  • Dakartzan berrikuntza teknologikoko elementuak.
  • Sustatzaileak ideia aurrera eramateko hartzen duen ardura.
  • Bideragarritasun operatiboa eta ekonomikoa.
  • Enplegua sortzeko ahalmena.
  • Informazio teknologiak aplikatzea.

Informazio gehiago 945 29 82 82 telefonoan, info@arabadigitala.com helbidean eta www2.cajavital.es eta www.enpresadigitala.net webguneetan

Erantzun

Sartu