Nokiak poltsikoko telefonoentzako softwarea garatzeko proiektua jarri du martxan, open sourcen oinarrituta. Mozilla Fundazioak garatuko du "Minimo" izeneko proiektua. Kode librean oinarritutako softwarea garatuko dute poltsikoko telefonoentzat. Momentuz, prototipo bat besterik ez dute.
Ez Mozillak eta ez Nokiak ez dute eman akordioari buruzko xehetasunik, baina guztia baieztatuz gero, Nokiak Operarekin izan duen harremana etengo luke. Izan ere, Nokiak Operaren nabigatzailea erabiltzen zuen orain artean, Symbian erosi zuenetik.
Poltsikoko telefonoetako eta PDAtako nabigatzaileen merkatuan ez dago oraindik lehia handirik. Ordenagailuetan ez bezala (Explorer da nagusi), lehia nahiko berdindua dago: Pocket IE, Opera eta Netfront-en Access dira lehian dabiltzan batzuk. Akordio honekin, bere proiektua ezagutzera emango du Mozillak eta, era berean, merkatuan sendotzea lortuko du.
Teknikoki, poltsikoko telefonoko nabigatzaileak arina izan behar du; kargatzen denbora gutxi eman behar du eta memoria gutxi okupatu behar du. Orain arte horiek ez ziren Mozillaren ezaugarri nagusiak, baina, orain, FireFox-arekin arazo hori konpondu dezakete.
Erantzun
Sartu