Egile eskubideak eta liburutegiei buruzko mintegia
Mintegia 2004ko uztailaren 6an, asteartean izango da, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen ekitaldi aretoan, Urdaneta kalean, 9 zk.an. 10:30ean hasiko da eta Mintegia Patricia Riera Barsallok zuzenduko du, FESABIDeko Grupo BPIko (Bibliotecas y Propiedad Intelectual) kideak.
Helburua
Egile eskubidearen oinarrizko kontzeptuak, dagokion artikulazio legala eta praktikoa eta egile eskubideei buruzko 2001/29/EE Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz etorkizunean izango den eboluzioa ezagutzea. Oinarrizko kontzeptu horiek eguneko jardunean aplikatzen diren modua ikustea, eta bertaratuek ematen dituzten zerbitzuen inguruko zalantzak adieraztea.
Gaiak:
1. Egile eskubideak: definizioa eta helburuak (ordu 1 eta 30 minutu inguru)
- Egile eskubidearen edukia
- Egile eskubidearen titularra
- Obra babestuen kontzeptua
- Egile eskubidearen iraupena
- Eskubide motak:
- Eskubide moralak
- Ondare edo ustiapen eskubideak
- Erreprodukzioa
- Banaketa
- Komunikazio Publikoa
- Transformazioa
- Egile eskubidearen mugak
- Maileguaren mugari buruzko hausnarketak: Europar Batzordearen espedientea eta alokairu eta mailegu eskubideari buruzko 92/100/EEE Zuzentaraua
2. Etorkizuneko marko juridikoa: Egile eskubideei buruzko 2001/29/EE Zuzentaraua
3. Praktikan aplikatzea (2 ordu eta 30 minutu)
Informazioa eta izena ematea:
Aldee Gipuzkoa
Artzai Onaren Plaza, 15.1. ezk
20005-DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN
TF.(34) 943462024 FAX (34) 943472512
Erantzunak kargatzen...