Elgetakoek gehiagotan gozatuko duten arren, kontuan izan behar da 15 kilometroren bueltan 100.000 biztanle bizi direla. Pentsatzekoa da inguruko herrietatik ere jendea etortzea Kafe Antzoki honetara. Kontzertu leku aproposa, antzerkirako ondo prestatua, egoteko leku elegantea: Espaloia Kafe Antzokia.
Espaloia Aretoan dagoen Mac portatil batetik nago idazten. Pijo xamarra dirudi, baina egia esan niri oso ondo etorri zait Sustaturako artikulu hau egiteko. Hemen erabaki dute Internet zerbitzua ematea, WIFI bidez eta kobratu barik. Ez dakit zenbaterainoko bizitza izango duen portatil honek, edariren bat jausiko zaio gainera Hala ere, kable barik nabigatzen egoteak badu bere zera. Badakizue, zera.
Orain dela ordu erdi zabaldu dira Espaloia Kafe Antzokiko ateak. Bertan izan dira Elgetako Alkatea, Kultura Batzordeko Zinegotzia, Espaloia Antzokiko langileak, Espaloia Koop. E.-ko partaideak Hartu dituzte medioak sofa moderno batzuetan, ardo ona eta pintxoak ere baziren. Han jaso ditugu berba hauek:
Helburua
Espaloia Kafe Antzokia sortzen da helburu nagusi batekin: Kultura eskaintza egitea ahalik eta modu duinenean. Helburu horrekin jantzi da areto guztia eta aretoaren kudeaketa ere horretara bideratua izango da. Ordezkarien esanetan, Bilboko Arriagan txukun egiten dira ekitaldiak, berdin Bilboko Kafe Antzokian edo Donostiako Antzoki Zaharrean Eta herri txikietan zer? Kultura eskaintza modu duinean egin behar da. Frontoietan kultura egitea Ez Dok Hamairuko garaietakoa da.
Aretoak dituen baliabideak
Prentsa aurrekoan jaso ditugun hitzak
Hau idazten nagoen denboran edan ditut pare bat ardo on eta baita tortila pintxo goxo bat jan ere. Tarte horretan esan didate Espaloiko arduradunek webgunea ere laster izango dela martxan.
Espaloira joan gura baduzue, aukera polit bat ere aurkeztu digute prentsa aurrekoan:
Ekainak 26, larunbata, 22:30ean antzelana izango da Albadulakek antzeztua. Sarrera 5 euro izango da.
Oso itxura ona du. Sinestezina da horrelako herri txiki batean horrelako infraestruktura egotea. Guk egingo dugu bisita bat. Hurrengo asteburuan jaiak direla esan didate.
Ez nuen goiena.net ezagutzen. Argazkiak aurkezteko modu txukuna du web horrek.
Asteburuan Espaloian izan naiz, ikuskizun bat ikusten, lagunekin tragoak hartzen... Giro aparta, eta bertatik ikusita, dotorea!!! Ikuskizuna ere, bikaina izan zen, txanpaina eman ziguten oparitan, eta aretoa leporaino beteta egon zen larunbatean. Giroa bikaina izan zen!
Atzetik lan asko egindakoak dira Goibekokoak, ez da xamurra izan orain arteko bidea, baina bide berria urratu dute: herri txikietan ere horrelako proiektuek lekua badutela erakutsi digute. Kultura ez da soilik hiri handietarako. Elgetak Euskal Herriko herri eta hiri askok ez duten agertokia eta espazioa dute. Bejondeizuela!!
Badakit bidea oparoa izango dela. Suerte on, eta han elkar ikusiko dugu!
Hator, bai, Elgetako jaixetara. Udalak diño Azoka Nagusiko jaiak direla, baina Ferixa Nausikuak dira euskeraz benetan.
Egitaraua hemen
Goiena.net baliabide majoa bai, eta argazkiak erakusteko sekretu handi barik: bata bestearen gaiñean, oin ohar bat bakoitzarekin. Inguruko diseinu argiarekin, zer gehiago behar da?
Espaloia Kafe Antzokia nolakoa den jakin nahi duzuela? Begiratu argazkiak Goiena.net-en