Catalunya-ko udalak Interneten
Unibersitat Pompeu Fabra-k egin duen txostenaren izenburua Els Ajuntaments de Catalunya a Internet, un estudi comparat de les pàgines web (2000-2003) da.
Txosten luzea eta sakona da, datu askorekin. Esate baterako, Catalunyako Udalen %78a (737 udal) Internet-en ageri da. Portzentaia gehitu egin da azken urteetan: 2000 urtean weba zutenek %61,7ek ziren . Normala denez, udalerri txikiak dira gutxien agertzen direnak Internet-en.
Edukien azterketa bost mailatan egin da:
- Informazio orokorra (historia, kokapena, ...),
- udaleko ekipamenduak (kultura, kirola, elkarteak, ostalaritza, zinemak, ...)
- barne antolaketa (zinegotziak, antolaketa, aurrekontuak, ...) ,
- udal zerbitzuak webean (hirigintza, ingurugiroa, garraioak,...) eta
- maila instituzionalean (tasak, aktak, arauak, padroiak, kontratazioa,...).
Udal web zerbitzuak gehitzen doaz, baina oraindik urriak dira, batez ere informazio mailan geratzen direlako.
Bestalde, txostenean aipatzen denez, elkarteek zeregin handia izan dezakete udal webetan:
"Les associacions tenen un paper important a les pàgines web dels ajuntaments, com a dinamitzadores de les agendes i lactualitat municipal. Les webs emergeixen, en aquest sentit, com un espai dinterrelació entre associacions" (17. orrialdea),
eta adibide gisa Arenys de Mar edo Canet de Mar aipatzen dira:
"Un exemple daquest fet el trobem a la web dArenys de Mar, on les associacions disposen duna intranet, o la pàgina web de Canet de Mar, on lajuntament facilita que totes les entitats disposin de pàgina web."
Beste datu aipagarri batzuk:
- Bilatzailea eskeintzen duten Udal webak %10,3 baino ez dira (2000 urtean %1,9a)
- Web mapa duten Udal webak %5a baino ez dira (2000 urtean %3,3a)
- Nabigazioa errazteko Path edo bidea duten Udal webak %5a baino ez dira (2000 urtean %1,9a)
- Udal web-en %69a elebakarra da
Webgunearen kudeaketari buruz:
- Udal webguneen %17,2k novetats edo berriak atala dute (2000 urtean bakarrik %5,1-k zuen)
- Berrikuntzen data aipatuz, weba nabari berritzen duten udalen kopurua %17,5a da. (2000 urtean %12,7)
Txosten osoa helbide honetan dago
Erantzunak kargatzen...