Sustatu logoa Teknologia albisteak

Security Focusek Explorer ez erabiltzea gomendatzen du

Sustatu - Sustatu
2004-06-25 12:06

Granneman-ek bere artikuluan dioenez, Internet Explorerren segurtasun akats asko aurkitu dituzte eta ez da batere segurua nabigatzaile hori erabiltzea.

Izan ere, 2001eko apirilaren 18a ezkero, 153 segurtasun zulo bilatu dituzte Microsoften nabigatzailean, Grannemanen arabera.

Azterketa Windows sistemen erabiltzaile eta administrariei zuzendua dago. Alternatiba moduan FireFox gomendatzen du Grannemanek. Dioenez, erabilgarriagoa eta konfiguratzeko errazagoa da FireFox, baina, batez ere, segurtasun aukerak nabarmentzen ditu.

Ez da berria

Sustatun ere izan genituen mintzagai Explorerren zulo eta akatsak, duela hilabete batzuk. Lotura honetan aurkituko duzu Mozillaren gaineko berri ere. Jo librezale.org gunera eta zuzenean deskargatu doako nabigatzaile euskaldun librea, Mozilla.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu