Osasun zerbitzua euskalduntzeko ekintzak Durangon
2004-06-22 10:06
OSAKIDETZA ADAR JOTZEN
Guk, herritarron eskubideak berma ditzaten beharrezko diren neurriak hartzeko aldarrikapena kaleratzen jarraitu dugu. Zenbait ekintza alternatibo egin ditugu Durangoko bi osasun zentruetan, baina dirudienez ez zaie arduradunei batere axola.
Guzti honegatik, beste behin ere zuengana jotzen dugu bi deialdi hauetan parte har dezazuen:
- Deitu ezazue Hizkuntz Eskubideen Behatokira (902194332) eta kontatu haiei zuen kexa. Gero, bertakoak osasun zentruko arduradunekin jarriko dira harremanetan eta beste presio frente bat sortuko dugu guztion artean. Gainera, urte bukaeran txosten bat kaleratzen dute bildutako kexa guztiekin eta Durangoko osasun zentruan ematen den hizkuntza eskubide urraketak bere tokia izango du. BEhatokiaren webgunean ere baduzu kexa aurkezteko moduen azalpena.
- Hemendik aurrera, anbulategi berri zein zaharraren aurretik kotxez pasatzen zaretenean, JO BOZINA. Agian, tontakeria bat baino ez dela irudituko zaizue, baina zenbat eta gehiagok egin presio handiagoa egingo diegu.
Durangoko EHE-k, bere aldetik, borroka honi gogor eutsiko dion konpromesua adierazi nahi du. Datozen asteotan gure ekintzekin jarraituko dugu, argi baitaukagu, guztion lanarekin eta guztiok batera osasun zentru euskalduna lortuko dugula.
Hizkuntza eskubideen urraketa bozina hotsek salatu dezatela.
Erantzunak kargatzen...