Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Izen berria: @

Asto Rider
2004-10-22 : 13:10

Agur, Aio, Gar, Olio, Kasi, Osaba, Pago, Zain, Arin, Zuri, Mami... Txorakeriatan ari naizela pentsatuko duzue, baina ez: horiek denak gizonezkoen izenak dira (ikusi zer esaten duen Euskaltzaindiak). Halako perlak hezur-haragizko pertsonak izendatzeko egokiak baldin badira, zergatik ez da izena izango baita ere @? Labur eta zehatz askoa!

1

".eu" domeinuen erregistroa hastear da

Sustatu
2004-10-22 : 10:10

".eu" domeinua martxan jartzeko lanetan ari da Europar Batasuna. Orain egun batzuk Europako Komunitateen Komisioa eta EurID elkartu ziren Luxenburgon. Bertan kontratu bat sinatu zuten .eu TLD aurrera ateratzeko. Gai honen gainean, aipatu behar da hizkuntzen ISO estandarrean, "eu" dela euskararen nazioarteko adierazgarria.

2

Nanobot, salba gaitzazu

markos zapiain - Blogetik
2004-10-22 : 10:10

Eneko Astigarragak bere blogean iragarpen txundigarri baten berri eman zigun 2020 urte inguruan, ordenagailuak ez ditugu mahai gainean jarriko, ez digute tokirik kenduko, kanpoan beharrean barruan eramango baititugu, edo eramango gaituzte, burmuinetan itsatsirik, garunekin bat eginik.

1

Open Office-n bertsio berria euskaraz (4. urteurrena ospatzeko)

Imamon - Arrasate
2004-10-21 : 14:10

Duela astebete inguru OpenOffice.org bulegotikako programaren 1.1.3 bertsioa kaleratu zen. Oraingoan berriz euskarazko bertsioa dute sarean EuskalGNU-koek.

8

Gustatu zait Matraka

Joxe Aranzabal
2004-10-21 : 11:10

Gustatu zait formatua, gustatu zait diseinua, eta gustatu zait tonua. Hala ere, eskatzekotan, bi gauza eskatuko nizkioke astekari berriari.

1

Debagoieneko I. Musika Lehiaketako lehenengo kontzertua ostiralean

Goiena
2004-10-21 : 11:10

"Danbaka" antolatu du Goiena multimedia enpresak Elgetako Espaloia Kafe Antzokiarekin batera. Debagoieneko 43 talde aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaiak 20 aukeratu ditu lehiaketan parte hartzeko. Ostiralean, hilak 22, hasiko dituzte zuzeneko emanaldiak taldeek. Lehiaketako irabazlearentzako saria izango da disko bat grabatzea.

Ehun urteotan sortutako ingelesezko hitz berriak

Sustatu
2004-10-21 : 10:10

Oxford University Press-ek liburu berri bat argitaratu du. Bertan, gaur egun hain arruntak diren berbak noiz sortu ziren edo noiz hasi ziren erabiltzen aztertu du Susie Dentek. Ingelesezko hitzak dira, jakina, baina asko guk ere erabiltzen ditugu.

3

Erakusleihoa 2004ko udazkena

Ernest Lluch Kultur Etxea - Donostiatik
2004-10-20 : 12:10

Urte hasieran Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxeak abian jarri zuen ERAKUSLEIHOA programa. Egitasmoaren helburua da arte adierazpen ezberdinak lotzen dituzten sortzaileek formatu txikiko ikuskizunak jendaurrean ezagutzera ematea hilean behin. Urriaren 21ean hasiko gara Xabier Erkizia beratarrarekin, 19:30etan.

4

Plateruena Kafe Antzokia urriaren 28an zabalduko dute

Sustatu
2004-10-20 : 11:10

Egitasmoaren gaineko xehetasunak ezagutzeko, Asier Iturriagarekin (Kafe Antzokiko programatzailea) izan gara. Asier Iturriaga: "Era guztietako eta adin guztientzako kultura ekitaldiak antolatuko dira"

Hezkuntza eta teknologiei buruzko jardunaldiak Bilbon

Sustatu
2004-10-20 : 10:10

"Ezagutzaren gizarteko eskola: Teknologia berriak eta Eskola Elkartea" izeneko jardunaldiak antolatu ditu Gaztelueta Fundazioak, azaroaren 18 eta 19rako. Bilboko Euskalduna jauregian izango dira jardunaldiok. Hiru mailatan egingo dute Ezagutzaren Gizarteko Eskolaren erronkei buruzko hausnarketa: antropologia, gizartea eta teknologia landuko dituzte.

2

Aurki eta Berria euskal webgunerik aipatuenak

Sustatu - Sustatu
2004-10-20 : 10:10

Apirila eta ekainaren bitartean EAEko familietan Informazioaren gizarteari buruzko inkestan lortutako datu batzuk kaleratu ditu EUSTAT-ek. EAEko biztanlegoaren arabera, orokorrean webgune aipatuenak Google eta Correo dira. Webgune euskaldunen artean Aurki eta Berria dira lehenak.

3

Matrakaren lehen alea bihar

Matrakakide - Matraka
2004-10-19 : 15:10

Bihar kaleratuko da MATRAKAren lehen alea BERRIA egunkariarekin. Etzi, berriz, doan banatuko da unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroetan.

Euskal bertsoek eta olerkiek badute beren lekua sarean

Sustatu
2004-10-19 : 13:10

Bertso eta Olerkien Hemeroteka aurkeztu dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Julen Urkizak hasitako lanaren jarraipena da hemeroteka birtual hori. XIX mendetik gaurdainoko egileen, aldizkarien eta bertso edo olerkien fitxak bildu dituzte hemerotekan.

ArtFutura Donostian eta Iruñean ere izango da aurten

Sustatu
2004-10-19 : 11:10

ArtFutura, Animazio Digitalaren Jaialdia, Donostiara eta Iruñeara iritsiko da aurten. ArtFuturak hamabosgarren edizioa du aurten, baina Donostian eta Iruñean egingo den lehenengo aldia izango da. Erakusketak, film proiekzioak eta bideo-jokoak egongo dira, besteak beste.

Erraustegien gaineko txosten baten manipulazioa salatu du Greenpeacek

Sustatu
2004-10-19 : 10:10

Cybereuskadi.com-en irakurri dugunez, Gipuzkoako Diputazioko webguneak manipulazioa darabilela salatu du Greenpeacek. Zehazki, webgunean Austriako hiri hondakinen errausketari buruzko Greenpeceren txostenaren eredu desitxuratu bat ezartzea leporatzen dio. Erraustegiak eta osasunaren gaineko txostena da.

3

Software pirateoaren delitua komunikabideetan

Sustatu
2004-10-18 : 14:10

Asteburuan hainbat mediotan jaso da albistea. Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat denda miatu ditu Ertzaintzak; dokumentazioa eta pirateautako softwaredun CD ugari aurkitu ditu. Orain hilabete batzuk, Eibarko Datac enpresaren aurkako polizia operazioaren berri izan genuen. Informazioa eta albisteak argitaratzeko orduan, bi operazioen arteko hainbat ezberdintasun aurkitu ditugu.

Teatrorat.com ikuskizunen webgunea

Sustatu
2004-10-18 : 12:10

Spam baten bitartez izan dugu Teatrorat.com webgunearen berri; mezuaren muina: "Ez Dok Hiru" bikoteatroak Bernardo Atxagaren "Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz" ikuskizuna estreinatuko du. Teatrorat.com webguneak arte ikuskizunen gaineko informazio jasotzen du.

1

Bi metro inguruko tximino erraldoia Kongon; espezie berria?

Sustatu
2004-10-18 : 11:10

Azken egunotan hainbat hedabidetan agertu da albistea: tximino espezie berri bat aurkitu omen dute Kongon. Simio bat litzateke eta handia, bi metro inguruko altuerako. Espezie berria baino, txinpantze subespeziea dirudi gehiago, baina gorilen antzera bizi eta mugitzen dena. Eztabaida sortu da, jakina.

Bullyingari buruzko informazioa STEE-EILASen webgunean

Ruben Belandia, STEE-EILASeko lan osasun arloko arduraduna - STEE-EILAS
2004-10-18 : 10:10

Hondarribiako gazteak bere buruaz beste egiteak eskola komunitate osoa hunkituta utzi du. Horren ondorioz, denok sentitu dugu Bullyingari buruz gehiago jakiteko beharra.

6

Google Desktop: Ordenagailuan bilaketak egiteko erreminta berria

Sustatu
2004-10-15 : 17:10

Google Desktop-en beta bertsioa aurkeztu du Googlek. Norberaren ordenagailuan bilaketak egiteko programa da. Teknologia Googlek Interneteko bilaketak egiteko erabiltzen duenaren antzerakoa da. Oraingoz, MS Windows XPn eta 2000n bakarrik dabil.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››