Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gustatu zait Matraka

Joxe Aranzabal
2004-10-21 11:10

Gustatu zait formatua, gustatu zait diseinua, eta gustatu zait tonua. Hala ere, eskatzekotan, bi gauza eskatuko nizkioke astekari berriari.

Del Olmo epaileari oker jo zion kukuak: egunkari bat kendu zigun, baina beste bat irabazi genuen, eta dezente hobea, gainera. Antolakuntzan, diseinuan, gaien tratamenduanÂ…, Berria askoz hobea da Euskaldunon Egunkaria baino. Hala ere, ez diot eskerrik emango juezari, hori guztia malgre lui lortu baita, egunkari zaharreko langileen kemenari esker.

Kemenari eta ofizioari esker, hobeto esanda. Izan ere, Berria jaio zenetik, hango profesionalek behin eta berriro erakutsi dute nolako bidea egin duten azken aldian. Eta horren azken froga da Matraka, atzo kaleratu zen astekaria.

Egia esan, atzo denbora gutxi izan nuen irakurtzeko, zeren goizean jaso nuen arren, lanetik irten arte ezin izan bainion begiratu. Eta begiratutakoan, hasperen bat irten zitzaidan.

Gustatu zait zer formatu duen: erdibide bat aldizkariaren eta egunkariaren artean, irakurleak zer aukeratzen duen. Gustatu zait diseinua: berrizalea, argia eta gaztea. Gustatu zaizkit koloreak: dotoreak eta ondo uztartuak, nahiz eta, zenbaitetan, irakurgarritasuna oztopatu betaurrekoen premian gabiltzanoi. Eta gustatu zait tonua: ausarta eta ohi kanpokoa zenbait ataletan.

Eskatzen hasita...

Ez da oztopoak ipintzearren, baina zerbait eskatzen hasiz gero, bi gauza eskatuko nizkioke Matrakari: publizitate eta atal gehiago sartzea. Lehenak dirua emango lioke eta, nire ustetan, babes handiagoa. Eta bigarrenak osatu egingo luke hain produktu ona.

Zorionak!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu