"Ezagutzaren gizarteko eskola: Teknologia berriak eta Eskola Elkartea" izeneko jardunaldiak antolatu ditu Gaztelueta Fundazioak, azaroaren 18 eta 19rako. Bilboko Euskalduna jauregian izango dira jardunaldiok. Hiru mailatan egingo dute Ezagutzaren Gizarteko Eskolaren erronkei buruzko hausnarketa: antropologia, gizartea eta teknologia landuko dituzte.
Hemen bi egun horietako egitaraua.
Jardunaldietan parte hartzeko matrikula 160 euroko da. Jardunaldien webgunean dago izena emateko orria.
Gasteizen egin zituzten lehenengo aldiz hezkuntzaren gaineko nazioarteko jardunaldiok, 1992an. Harrezkero, bi urtean behin egin dituzte jardunaldiak Gasteizen, baina 2000n geldiune bat izan zuten. Lau urteren ondoren, Bilbon egingo dute jardunaldion VI edizioa.
Erantzun
Sartu