Izen berria: @
2004-10-22 13:10
Horixe pentsatuko zuen, ziur asko, Txinako Henan probintziako nekazari batek, bere seme jaio berria erregistratzera joan zenean. Agintariek, baina ez zioten utzi. Gauza polita gertatzen zaio, ordea, @ a bildu, txerri buztan edo dena delako horri txineraz: ai-ta ahoskatzen dute; hori idatziz adierazteko bi hizki erabiltzen dituzte (ikus amaieran irudia), eta hizki horiek, bakarrean hartuta, «hura maite» esan nahi dute.
Semea asko maiteko zuen Henango nekazariak, noski, baina semeari «aita» izena jartzea ere, gogor samarra izan daiteke, gero. Eskerrak Txinako agintari zuhurrek ez zioten utzi; bestela, irudi ederra emango luke aitak semeari deika «Aita, zatoz hona berehalaxe!»...
Erantzunak kargatzen...