Erraustegien gaineko txosten baten manipulazioa salatu du Greenpeacek
Txostena on-line
Cybereuskadi.com-ek dakar Greenpeace-k egindako salaketaren berri. Greenpeace taldearen esanetan, beraiek egindako ikerketa itxuraldatu du Gipuzkoako Diputazioak: zabor-erraustegien gaineko ikerketetan bere onurarako aldaketak egin ditu Diputazioak. :Gipuzkoako hondakinen plana atalean hainbat eduki aurkitu daitezke, tartean Austriako hiri hondakinen errausketari buruzko Greenpeceren txostena:
- Hiri hondakinen plana
- Lekuen azterketa
- Beste dokumentuak:
- Hiri-hondakinen errausketa eta osasun publikoa (Eusko Jaurlaritza)
- MOEren azterketa, errausketari eta osasunari buruzkoa (gazteleraz)
- Britainiar gobernuaren azterketa, hondakinen kudeaketaren ondorioei buruzkoa (gazteleraz)
- MOEren 255. fitxa, dioxinei eta osasunari buruzkoa (gazteleraz)
- Austriako hiri hondakinen errausketari buruzko Greenpeceren txostena ( gazteleraz / ingelesez )
Talde ekologistak dio Diputazioak ikerketako kapitulu osoak ezabatu dituela, eta horrek euren intereserako aldarazten du txostenaren edukia. Gaiaren harira, Joxe Gonzalez de Txabarriri karta bat bidali dio Greenpeacek.
Planaren aurkako jarrera
Gipuzkoako Diputazioak erraustegien aurrean alternatibak bila ditzan eta gaur egun duen hondakin urbanoen plana aldatzeko eskatzen ari da Greenpeace. Gipuzkoako hondakinen gestioaren gaineko informea argitaratu zuten Greenpeace y Ekologistak Martxan taldeek. Plan horrek bi erraustegi eraikitzea dakar, bat Txingudin eta bestea Donostialdean. Gainera, gizarteko hainbat sektorek planarekiko desadostasuna agertu dute, erraustegiak ezarriko diren zonaldeetako elkarte zibilak eta hainbat mediku-talde, kasu.
Erantzunak kargatzen...