Teknologia albisteak
3

Matrakaren lehen alea bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Matrakakide - Matraka
2004-10-19 : 15:10

Bihar kaleratuko da MATRAKAren lehen alea BERRIA egunkariarekin. Etzi, berriz, doan banatuko da unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroetan.

Abian da MATRAKA, gazteon topagune berria. Bihar kaleratuko da BERRIAren ekimenez sortu den gazte astekariaren lehen alea. MATRAKAkideen sarea hazten ari da, eta lehen astekariaren emaitzak bihar bertan jasoko ditugu: ABLE-en ondorioen gaineko erreportaia, Urko Arisitiri Matraka.info-n egindako galderen erantzunak, Kauta musika taldearen entsegu baten kronika, ikasmaterial garestia eskuratzeko bideak... guztiak gazteok idatziak eta gazteontzat.

Dagoeneko 30 talde baino gehiago eratu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan, baina nahi duen gazte orok parte har dezake MATRAKAn. Zinema komentarioak nahi ditugu, musika taldeen gaineko iritziak, galderak elkarrizketak egiteko, ideiak... Guztion parte-hartzea ezinbestekoa da MATRAKA gazte, parte-hartzaile, fresko, iritzi bilgune eta mezu emaile izan dadin.

MATRAKAk 16 orrialde izango ditu, guztiak koloretan. Asteazkenero BERRIArekin banatuko da (25.000 ale), eta ostegunero, eskura eta doan, unibertsitateetan eta lanbide heziketako hainbat ikastetxetan (30.000 ale). Guztira 55.000 ale banatuko dira.

Eta guztion topagune izateko, matraka.info webgunea sortu da. Agenda osatzeko eta marrazkiak, argazkiak, komentarioak, erreportaiak, elkarrizketak, kritikak... helarazteko bilgunea izango da. Batzuk, paperezko MATRAKAn agertuko dira; beste guztiak, sarean eskegiko dira. Bidea hasi besterik ez du egin matraka.info-k; elkarrekin egingo dugun bidea.

Erantzunak

iepa
2004-10-19 : 23:58

nafarroako unibertsitatean banatuko al da?pribatuan diot.

Sustatu
2004-10-20 : 17:13

Paperezkoak Internet atal bat badauka, baina matraka.info webgunean Teknologia atala, menuan dagoen arren, ez da oraindik klikagarria.


Bander
2004-10-20 : 20:16

bai, banatuko dela uste dut

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago