Teknologia albisteak

Teatrorat.com ikuskizunen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-10-18 : 12:10

Spam baten bitartez izan dugu Teatrorat.com webgunearen berri; mezuaren muina: "Ez Dok Hiru" bikoteatroak Bernardo Atxagaren "Lezio Berri Bat Ostrukari Buruz" ikuskizuna estreinatuko du. Teatrorat.com webguneak arte ikuskizunen gaineko informazio jasotzen du.

Ikuskizunak nagusi

Ikuskizunak nagusi

Antzerkia, dantza, ipuin kontaketa... Emanaldien gaineko informazioa ematen da ikuskizunak atalean. Ikuskizun bakoitzaren eduki zehatza ere aurkezten da: aurkezpena, fitxa artistikoa, irudiak, agenda, prentsa eta beharrizan teknikoak.

Agenda atalean ere informazio ugari ematen da ikuskizun bakoitzaren gainean: eguna, ordua, herria, antzokia, iraupena, hizkuntza, antzerki lana, antzerki taldea, zein motakoa. Antzerki edota ikuskizunen esparruarekin lotutako estekak ere jasotzen dira.

Maite Arrese da webguneko arduraduna. Webguneko erabiltzaileei aukera ematen zaie beren iritzia emateko.

http://www.teatrorat.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago