Google Desktop: Ordenagailuan bilaketak egiteko erreminta berria
Google Desktop-en beta bertsioa aurkeztu du Googlek. Norberaren ordenagailuan bilaketak egiteko programa da. Teknologia Googlek Interneteko bilaketak egiteko erabiltzen duenaren antzerakoa da. Oraingoz, MS Windows XPn eta 2000n bakarrik dabil.
Google Desktopek bilaketak egiten ditu Microsoft Outlooken, AOL Instant Messengerren, Internet Explorerren, Microsoft Worden, Excelen eta PowerPointen.
Instalazioa doakoa da (400 Kb okupatzen ditu). Instalatu ondoren, programak ordenagailuko fitxategiak arakatzen ditu eta "index" bat osatzen du horiekin. Ikonoan klik eginda, sareko bilaketak egiteko moduko orrialde bat agertzen da.
Informazio gehiago John Battelle ezagunaren blogean. Besteak beste, produktu berriaren arduradunetakoa den Marissa Mayer-i egindako elkarrizketa.
Irudiak bilatzeko: Picasa
Bilaketak egin daitezke bai ordenagailuko fitxategietan eta bai Interneten, aldi berean. Hala ere, ez du irudien artean bilatzen. Googlek badu lehendik irudiak bilatzeko eta kudeatzeko erreminta bat: Picasa.
Picasa enpresak sortu zuen erreminta hori eta aurtengo udan erosi du Googlek. Hori ere Windowsen bakarrik dabil.
Erantzunak kargatzen...