".eu" domeinuen erregistroa hastear da
".eu" domeinuak Europako identifikazio zeinu orokorren (.com, .net eta .org) eta herrialdeetako zeinuen (.fr, co.uk, .esÂ…) taldean egongo litzateke. .eu erregistroaren lehen epea zabaldu da dagoeneko.
Erregistratzeko baldintzak eta epeak
Europako Komunitateen Komisioa eta EurID-ek sinatutakoaren arabera, epe batzuk ezarri dira. Erregistratutako marka baten edota Komunitateko marka komertzial baten jabe direla frogatu dezaketen Europako elkarteek izango dute lehentasuna ".eu" domeinua salgai izango den lehen bi hilabeteetan. Europar Batasuneko 25 herrialdeetako elkarteek izango dute aukera hori.
Gero, hurrengo bi hilabeteetan, helbide ofiziala duen edozein Europar Batasuneko herrialdeetako elkarte edo pertsonak izango du aukera ".eu" domeinua erosteko. Epe horretatik aurrera edozeinek erosi ahal izango du erregistratu gabeko izen ".eu" domeinua. EuroDNS-en webgunean zehazten dira aipatu epeak.
Euskararen nazioarteko adierazgarria
Europar Batasuneko hizkuntza kodeetan "eu" da euskararen ISO 639-1. Kodearen berri sarean leku ugaritan aurkitu dezakegu; hona adibide batzuk:
".eu" Europar Batasuneko zeinu den domeinu bihurtu dute. Baina, "eu" da euskararen ISO estandarra. Nahasmena ekiditeko hartuko al da erabakirik? Zein irizpiderekin?
Erantzunak kargatzen...