Teknologia albisteak

Bullyingari buruzko informazioa STEE-EILASen webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
Ruben Belandia, STEE-EILASeko lan osasun arloko arduraduna - STEE-EILAS
2004-10-18 : 10:10

Hondarribiako gazteak bere buruaz beste egiteak eskola komunitate osoa hunkituta utzi du. Horren ondorioz, denok sentitu dugu Bullyingari buruz gehiago jakiteko beharra.

Dokumentuak

Dokumentuak

Behar horri erantzuteko, STEE-EILASen webgunean www.stee-eilas.org bullyingari buruz ematen dugun informazioa dexente zabaldu dugu, oinarrizkoak diren dokumentuak interesa dutenen esku jartzeko asmoz. Orri honetan dauzkazue.

Liburua

Jakina, Jose Maria Avilesek idatzitako eta STEE-EILASek argitaratutako Bullyingari buruzko liburua ere eskura duzue atal horretan.

Gure komunikatuan adierazi genuen bezala, Jokinen heriotzak aldaketa sakona ekarri behar du bullyingaren kontrako borrokan. Horregatik, eskaera zehatzak egiten dizkiegu EAE eta Nafarroako gobernuei.

Hitzaldiak

Halaber ikastetxeetan Bullyingari buruzko hitzaldiak emateko eskaintza berresten dugu, eta baita ikastetxeek hartzen dituzten ekimenekiko atxekimendua ere.

Kontaktuetarako:

lanosasuna A BILDUA stee-eilas.org

Erantzun

Sartu