Debagoieneko I. Musika Lehiaketako lehenengo kontzertua ostiralean
Epaimahaikoek zuzeneko saioak baloratuko dituzte. Lehenengo kontzertua izango da hilaren 22an, Espaloia Kafe Antzokian (bost emanaldi eta finalekoa) 22:30ean. Lehenengo kontzertuan lau talde hauek joko dute:
- Potemkin (Oñati)
- Jim TNT (Arrasate)
- Matxura (Elgeta-Soraluze)
- Amonal (Oñati)
Hurrengo emanaldiak azaroaren 5ean eta 19an eta abenduaren 3an eta 17an izango dira. Finala urtarrilaren 14an izango da.
Sari nagusia, disko bat grabatzea
Danbaka lehiaketak bi sari izango ditu: lehenengoa, lehiaketako epaimahaiak emango duena, diskoa grabatzea. Beste bat ere egongo da: bateria bat eta 1.000 euroko erosketa bonua, Gasteizko Carrion dendan musika instrumentuetan gastatzeko. Sari hori ikus-entzuleek emango dute SMS mezuak bidalita.
Kontzertuetarako sarrerak Espaloian edo Gaztekutxan
- Kontzertu bakoitzeko: euro 1 (Gaztekutxan) eta 3 euro (Espaloian).
- 6 kontzerturako abonua: 6 euro (Gaztekutxan) eta 15 euro (Espaloian).
www.gaztekutxa.net webgunean erosi daitezke sarrerak.
Taldeen berri Goiena.net-en
Lehiaketan parte hartuko duten 20 taldeen informazio osoa eta lehiaketaren gaineko beste hainbat informazio dago Goiena.net-en, Debagoieneko atarian.
Erantzunak kargatzen...