Txillardegiren omenez Koldo Mitxelena Kulturunean urriaren 4tik 6ra ospatu ziren jardunaldietan parte hartu zuten irakasleek aurkeztutako ponentziak Interneten daude, gipuzkoakultura.net webgunean. Gainera, liburutegi digitalean badago Txillardegiren gaineko atala ere badago.
Kalean dago aktiboak ezagutzeko kudeaketa-sistema honen 8.2. bertsioa euskaraz. Ekimena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarena izan da eta lana EJIErekin lankidetzan burutu da. Euskaratze-lanak UZEIk egin ditu. Sisteplant enpresak banatzen du.
Zenbatek daki futbolaz gure artean? Jende askok, itxuraz. Astelehenero aritzen dira futbol zaleak "jokalari hau atera behar zuen" eta horrelakoak esaten entrenatzaileak balira bezala. Bada, Frantziako futbol talde bateko entrenatzaileak zaleak beraiek dira eta webgune baten bidez ematen dituzte iritziak. Futbol zale askoren ametsa, dudarik gabe.
Giza espezie txiki baten hezurrak aurkitu dituzte Indonesiako irla batean. Duela 13.000 bat urte bizi izan zen eta azken 50 urteotako aurkikuntza paleo-antropologikorik garrantzitsuena dela diote adituek. Giza eboluzioaren teoria hankaz gora jarri du.
Kalean da Microsoft Office 2003ren euskarazko bertsioa. WindowsXPrekin gertatu zen moduan, Internetetik doan jaitsi daiteke modulu hau.
Gaur, hilak 28, osteguna, ospatuko du Donostian Uztaro aldizkariaren 50. zenbakia. Udako Euskal Unibertsitateak argitaratzen du UZTARO, Giza eta Gizarte Zientziaren inguruko aldizkaria.
Atzo ezkero Hego Euskal Herriko musika zaleok ere irekita ditugu iTunes Musika Dendaren ateak. Horrekin batera, Applek aurkeztu zuen iPod Photo.
Jokinen gelakide bat Donostiako institutu batera joan da eta han ere presioa jasotzen du. Harrituta dago Gabiria, nerabeen gaiak komunikabideetan tratatzen direnean Internet beti agertzen delako, txarrerako. Sustatura ekarri dugu Gabiriak Eibartarrak posta-zerrendan idatzitako artikulua.
BBCko eskarmentu handiko disc-jockeya astelehean hil zen. Peel-ek mota guztietako taldeen musika helarazi zuen urte askoan, Ramones eta Smiths taldeena kasu. Perun oporretan zegoela hil zen bihotzekoak jota, 65 urterekin.
"Liebe" (maitasuna) zen faboritoetako bat, baina azkenean "Habseligkeiten" (ondasuna) izendatu dute alemaneko hitzik ederrena. Alemanaren Hizkuntza Kontseiluak eta Goethe Institut-ek izendatutako epaimahai batek egin du alemaneko hitz ederrenaren aukeraketa.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako Nazioarteko Sinposioa azaroaren 3an eta 4an egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Sinposio honen bitartez, Behatokiak Euskal Herrian dauden hezkuntza-sistemez hausnartzeko aukera eskaini nahi du, baita hezkuntza-sistemek hizkuntz eskubideak bermatzen ote dituzten aztertu eta etorkinak integratzeko ekimenen berri eman ere.
Eibar.org elkartearen blog komunitatea posible egin duen softwarea, Coreblog, euskaratua, doan eta libre kaleratu berri du CodeSyntax-ek, bere 1.0 bertsiorako egokitua.
Itxoidazu Café de Passy-n eleberria idatzi dute Xabier eta Martin Etxeberria anaia zarauztarrek: "road movie" bat batetik, bere jazarpen eta abenturekin, eta 68ko maiatzaz geroztiko Parisen dabiltzan unibertsitarien kontakizuna bestetik. Hona, egileek txandaka eman dizkiguten erantzunak.
Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza eta Literatura Sailak antolatu ditu jardunaldiak. Urriaren 27, 28 eta 29an egingo dira Bilbon. Euskal eremuari buruz egindako hizkuntzalaritza ikerlanak ezagutzera emateko xedea izango dute: euskara, erromantze aldaerak eta hizkuntza ukipena, hala gaur egungo ikuspegitik nola historikotik.
Hogei urte luze pasatu dira SENEZ aldizkariaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik, eta hori ospatzeko, bi argitalpen ateratzea erabaki zuen EIZIE elkarteak: batetik urteroko alea (besteak beste, Zuzenketaren gaineko jardunaldietako mintzaldiak biltzen ditu 27. zenbakiak), eta bestetik "Senez Grafikoa" liburua, guztiz berezia.
Horien aurkezpena egingo du elkarteak urriaren 26an.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak udazkenerako jardunaldi ibiltariak antolatuko ditu. Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian izango dira hitzaldiak, azaroaren 16an, 18an, 25ean eta 30ean. Urteroko jardunaldion helburua da euskara elkarteen jardunean funtsezkoak diren prestakuntza beharrak asetzea.
Musika eta Literatura jardunaldiak antolatu ditu Euskal Idazleen Elkarteak urriaren 26tik 29ra bitartean. Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egingo dira. Hitzaldi guztiak iluntzeko 19:30ean hasiko dira eta sarrera librea izango da.
HABE, Osakidetza eta IVAP-HAEE erakundeek argitaratu dute, lankidetzan. Osakidetzako euskararen erabilera-plana garatzen laguntzeko asmoz sortu dira ikasmaterial horiek, hartara, bertako mediku, erizain nahiz laguntzaileek gaixo eta hiritarrekiko harremanetan euskara erabil dezaten.
Gipuzkoako Segura Irratiak antolatu du irrati bidezko lehenengo bertso txapelketa hau. Beraien maila aski frogatua izan, baina plazarako aukera handirik ez duten 16 bertsolari gipuzkoar aukeratu dituzte antolatzaileek txapelketarako. Azaroaren 11n hasiko da txapelketa.
Lehen ere badira Toti Martinez de Lezearen bi liburu euskaraz, Euskal Herriko Leiendak (2002) eta Antso III. Nagusia (2003). Biak ere gaztelerazko bi libururen itzulpenak dira. Baina, abendurako kaleratuko duen liburu berriaren lehen bertsioa euskarazkoa izango da. Erein argitaletxeak kaleratuko du.