Ehun urteotan sortutako ingelesezko hitz berriak
Urtetik urtera, hitz gehiago
Ingelesa da munduan dagoen hizkuntzarik dinamikoena, hitzen sorkuntzari dagokionez. Argotean hitz asko sortzen dira eta erabileraren poderioz hizkuntza beraren hitz bihurtzen dira. Hori gertatzen da, batez ere, Oxfordek bere hiztegian biltzen badu hitza. Hala, azken ehun urteotan ingelesezko hitz asko sortu dira, gaur egun ohikoak direnak. Aurtengo hitza adibidez, "chav" dela dio Dentek.
Ingelesak eragin handia du gure hizkuntzan eta azken urteotan sortu diren hitz horietako asko erabiltzen ditugu gaur egun. Munduko populazioaren ia herenak erabiltzen du egunero ingelesa eta Interneteko hitzen %80 ingelesez daude.
Adibide batzuk
Susie Dentek 1904tik 2004ra bitartean, urte bakoitzeko hitza zein izan zen azaltzen du liburuan. Hemen hitz batzuen adibideak, ondoan sortu zen urtea duela:
- blues: 1912an.
- pop: 1921ean.
- Big Apple (Sagar Handia, New York), 1928an. (Hala ere, newyorkarrei ez zaie asko gustatzen izen hori).
- sex, 1929an eta sexy 1956an. (Eta ordura arte, ez zegoen sexurik?)
- racism edo arrazakeria, 1935ean.
- DNA, 1944an.
- Wonderbra, 1947an. (Emakume askorentzako asmakizun berritzailea izan zen).
- hippy, 1953an.
- microchip, 1969an.
- punk, 1974an.
- karaoke, 1979an.
- hip-hop, 1982an.
- virtual reality, 1987an.
- URL, 1992an.
Adibide gehiago ikusi nahi izanez gero, hemen dituzue: http://www.askoxford.com/pressroom/archive/larpers
Erantzunak kargatzen...