Software pirateoaren delitua komunikabideetan
Datu batzuk
Ustez software pirateoa egiteagatik salatu zuten Eibarko Datac enpresa. Asteburu honetan ere horrela gertatu da beste enpresa batekin. Hala ere, oraingoan ez dira argitaratu enpresa horren izena ezta arduradunen izenak ere. Eibarko enpresaren aurkako operazioaren ostean, denden eta pertsonen izenak argitaratu zituzten.
Bi kasuetan delitua berbera da. Denda kate batean izan dira miaketak. Bietan, ustez, Microsoft etxearen softwarea pirateatu da.
Oraingoan argitaratutako informazioa
Eusko Autonomi Erkidegoko hiriburuetan hainbat informatika denda erregistratu ditu Ertzaintzak. Denda horietako arduradunak inputatu dituzte, ustez komertzioetan saltzen zituzten ordenagailuetan pirateatutako softwarea eramateagatik jabetza intelektualaren aurkako delitua egiteagatik.
Salaketa, inputatuak eta miaketak
Microsoft software egileak egin du denuntzia. Ikerketa iragan maiatzean hasi zen. Horrela, Ertzaintzak bederatzi erregistro egin ditu Bilbo, Donostia eta Gasteizko informatika denda batzutan. Bilbo eta Getxon ere, sektore berdineko denda kate baten hiru lokal miatu ditu. Beraietan hainbat dokumentazio eskuratu du, baita pirateautako softwarea jasotzen zuten CD ugari ere.
Lizentziak ordaintzeke
Microsoft-ek salatu duenaren arabera, denda horietako arduradunek muntatu eta saltzen zituzten ordenagailuetan pirateatutako softwarea erabiltzen zuten. Windows XP Proffesional Sistema Operatiboa eta Microsoft Office Suite dira zehazki ustez pirateatutako softwarea. Horrela, saltzaileek kostua murriztea lortzen omen zuten, softwareari dagokion lizentzia ordaintzen ez zutelako. Produktuaren kostu totalaren % 30a izan daiteke lizentziarengatik ordaindu behar dena.
Erantzunak kargatzen...