Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Fisika ikasteko webgune berria

eFaber - eFaber
2004-09-15 : 10:09

eFaber-ek FisIkas aurkezten du, bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat euskarri osagarri izateko asmoa duen zinematika eta dinamikari buruzko webgunea. Asmo nagusia, askori kostatzen zaizkien gai horiek ulergarriagoak egitea.

9

eitb24.com albistegi berria sarean da

Sustatu
2004-09-14 : 20:09

Euskal Irrati Telebistak martxan jarri berri du Albisteen eta informazioaren Euskal Kanala, eitb24.com. Eguneko 24 ordutan argitaratuko dira albisteak; etengabeko eguneraketa egingo da. Albisteak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez irakurri daitezke.

1

Hizkuntzen aldarrikapen festa Oñatin

Usoa Agirre - Goiena
2004-09-14 : 20:09

"Gu eta gure hizkuntzak" eguna egingo da Oñatin irailaren 18an, zapatuan. Euskara, galegoa eta katalana aldarrikatzeko eguna da. Hiru lurraldeetako herritarrek euren musika, gastronomia, poesia, festa eta hizkuntza ekarriko dituzte.

1

Biharko aurpegiak

Eneko Astigarraga - Eibar.org
2004-09-14 : 13:09

Biharko aurpegiak, The Face of Tomorrow, artea eta antropologia nahasten dituen proiektua da. Iruñakoak mundu guztiko hirietako aurpegien artean aurkituko ditugu.

eGipuzkoa Planaren 2. Hitzaldi Zikloa

Sustatu
2004-09-14 : 11:09

eGipuzkoa Planaren 2. Hitzaldi Zikloa izango da irailaren 29an eta 30ean; Donostiako Parke Teknologikoaren (Miramon) auditoriumean. "e-Hezkuntza" eta "Informazioaren gizartea pertsona guztientzat" izango dira jardunaldien ardatzak.

Azken agurra 2004, testamentu-gutunen lehiaketa

BOLO-BOLO aldizkaria. Ondarroa - BOLO-BOLO aldizkaria. Ondarroa
2004-09-14 : 10:09

Ondarroako BOLO-BOLO aldizkariak VI. Testamentu Gutunen Lehiaketa antolatu du.

1

Kataluniako Gobernuak 30.000 euroko isuna jarri dio Correos-i

Sustatu
2004-09-13 : 20:09

Hizkuntza Politikarako Legea ez duelako bete jarri dio isuna Espainiako Postari Kataluniako Gobernuko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak.

9

zinea = ezina?

Xabier Mendiguren Elizegi - Xabier Mendiguren Elizegiren blogetik
2004-09-13 : 13:09

Egunotan hasi da Montxo Armendariz Obabakoak liburuan oinarritutako pelikula filmatzen. Zuzendariaren lana eta sentiberatasuna ezagututa, itxaropen handiak dauzkat film ederra sortuko duela. Ea hala den.

1

Jamaikak jakinmina piztu du

Sustatu
2004-09-13 : 12:09

Astebete igaro da Sustatuk Jamaika Ikusteko... saila sortu zuenetik. Aldi horretan 65 erreferentzia jaso dira sail berrian. Jendea ere hasi da bertan sartzen.

6

Bilaketa bitxiak Googlen

Sustatu
2004-09-13 : 11:09

Askotan idatzi izan dugu Sustatun bilatzaileen inguruan eta, batez ere, Googlen inguruan. Baina, inork egin ote du inoiz ondoko galdera? Zer bilatzen du jendeak Googlen eta beste bilatzaileetan? Josemiguel.net-ek, galdera horri erantzun nahirik, bilaketa xelebreenak batzen dituen webloga egin zuen.

Irudia, soinua eta usaimena... zinean

Sustatu
2004-09-13 : 10:09

Viena hiriko IMAX zinema areto batean jarriko dute lehenengoz lurrina sortzeko teknologia. Hau da, 3Deko pelikula bat ikusi eta entzuteaz gain, usaindu ahal izango da. Usaimen sentsazioa izango dute bezeroek, agian ez beti gozoak.

Euskal PEN Klubak ofizialtasuna lortu du

Sustatu
2004-09-10 : 12:09

Apirilean egin zen Euskal PEN Klubaren Sortze-Batzarra. Hainbat idazle, kazetari, entsegugile eta kantagile dira Klubeko kide. Egunotan, irailaren 5etik 13ra, Norvegiako Tromso hirian egiten ari den Nazioarteko Pen Klubaren 70. mundu batzarrean lortu du ofizialtasuna Euskal PEN Klubak.

11

Agur esateko ordua

Joxe Aranzabal
2004-09-10 : 12:09

Bihar bi urte, minbiziaren atzaparkada nozitu nuen. Harrezkero, hara eta hona ibili naiz, tratamenduetan. Baina, azkenik, hasi naiz berriro lanean. Beraz, artikulu honekin amaituko da nire kontakizuna gaixotasunaren gainean.

baleike.com: Informazio bizia

Baleike Kultur Elkartea
2004-09-10 : 11:09

Baleike Kultur Elkarteak 10 urte bete ditu aurten. Beste hainbat ekitaldiren artean bere webgunea jarri du abian: www.baleike.com. Webgune parte-hartzailea da hau, Blog modukoa. Eta dagoenekoz arrakasta bizia du.

4

Euskararen egoera txukuntzeko

markos zapiain - markos zapiainen blog-etik
2004-09-10 : 11:09

Euskararen erabileraren atzerakada itzelak kezkatuta, putzutik irteteko aukera bat proposatzen digu Zapiainek, tximinoen gaineko Txillardegiren gogoetan oinarriturik.

Webguneetan euskara normalizatuz

Lander Arbelaitz
2004-09-10 : 10:09

Duela urtebete baino gehiago argitaratu zen Sustatun webgune batzuek euskara ezkutatzeko egiten zituzten amarruen albistea. Hainbat emailen eta urte bat pasa ondoren, webgune horietako batek euskara normalizatu du. Edukazioz presioa egiteak bere fruituak ematen dituela agerian geratzen da.

2

1.5 Gb poltsikoko telefonoan

Sustatu
2004-09-10 : 10:09

Samsung-ek 1.5 Gb-eko disko gogorra duen poltsikoko telefonoa aurkeztu du, ITU Asia Telecom 2004 azokan. Mp3 artxiboak erreproduzitzen ditu eta mega-pixel bateko argazki kamera du. Hil honen erdialdean jarriko dute salgai Korean.

3

Javier Agirresarobek eta Juan San Martinek sari bana jaso dute

Sustatu
2004-09-09 : 18:09

Javier Agirresarobe argazki zuzendariak jaso du 2004 Espainiako Zinematografia Saria. Irailaren 18an jasoko du saria Donostiako Zinemaldian. Bestalde, Juan San Martinek Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria jaso du. Biak eibartarrak dira.

2

Poeta izan nahi duenarentzako aholkuak

Xabier Mendiguren Elizegi - Mendigurenen blog-etik
2004-09-09 : 12:09

Abuztuaren 29, igandea, eta biharamunean lanera bueltatu behar nuenez periodiko-jana egiten aritu nintzen, Larraitzen. "El Pais"en "¿De veras quieres ser poeta?" izeneko artikulu bixi bat irakurri nuen, Empar Moliner-ek idatzia, erdi-txantxetan erdi-serio poeta-gai sentitzen denari aholku-sorta bat ematen diona. Euskaratuko ote nuen hasi nintzen, baina neure kasa moldatu dut azkenean, haren ideia bat edo beste hartuta.

Sakelako telefonoak birziklatzeko ekimena

Sustatu
2004-09-09 : 11:09

Eroski Taldeak eta ASIMILEC (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Electrónica y Comunicaciones) elkarteak beste ekimen bat abiatu zuten apirilean. "Tragamovil" da kanpainaren izena eta horren bidez, erabilgarri ez diren sakelako telefonoak birziklatzen dira. Aparailu bat birziklatzearen kostua 0,9 eurokoa da.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››