Manifesta, Arte Garaikidearen Bienal Europarraren ildotik, artearen egoera Euskal Herrian aztertzeko jardunaldiak antolatu ditugu. Manifestak erakusketak eta testuinguru teorikoa eskainiko du eta guk Euskal Herriko egoerara ekartzeko ahalegina egin nahi dugu. Azaroaren 24, 25 eta 26an izango dira jardunaldiak. Donostian, Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean.
Ostirala honetan HIZTEK (Hizkuntza-Teknologiak) graduondokoaren lehenengo mintegia izango dugu eta bertan 2003-2004 ikasturteko ikasleen graduazio-lanak aurkeztuko dira.
Eguneko argazki esanguratsuenak ikusteko aukera ematen du 10X10 webguneak. Horretarako hiru medio aukeratu ditu eta horren hustuketa egiten du. Euskal Herrian ere gustura ikusiko genuke horrelako webguneren bat. Gure pena eta pozak argazkitan ikusteko aukera emango liguke.
Luistxoren eskaerari erantzunez, hona hemen "Conspiration.com" ipuina, Itzalak bildumatik hartua, Sareko hilezkortasunaren bila-edo.
Zientzia-dibulgazioko XI. CAF-Elhuyar sariak maiatzean abiatu ziren, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaitzen da. Beraz, parte-hartzaileek oraindik badute denbora zientzia-dibulgazioko artikuluak bidaltzeko.
Japan Telecom-ek 15 megabit segundoko Interneterako konexio abiadura ipintzea lortu du abiadura handiko tren baten. Hamar kilometroko bidea egin du trenak. Espainian ere egin zuten antzerako esperimentu bat AVEn; 3,5 eta 1,5 megabiteko konexio abiadura lortu zuten.
Abenduaren 15ean, Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan eta Enpresa Digitala ekimenaren bidez, 2004ko Enpresa Digitala sariak emango dira. Euskaldunan emango du hitzaldia Richard Stallman-ek, 17:30etik 20:00etara.
Telefonica taldeko TPI enpresak euskara sartu du PaginasAmarillas.es-eko kale-izendegian. Enpresak dioenez "Estatuko kultura aniztasunaren beharrak asetzeko" asmoarekin. Zortzi hizkuntzatan dago orain kale-izendegi hori: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta portugesez. Euskarazko bertsioaren hizkuntza maila, behintzat, ez da oso ona.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Jardunaldi Ibiltarien barne egin zuen hitzaldia Bilbon Pablo Suberbiolak, Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.
Polizi operazioa izan da bart gauean, 17 pertsona atxilotu dituzte, eta gaur goizean zer arraio ote zen ikustera eta atxilotuak nortzuk etab. "gure" medioetara jo dut, Interneten. Askatasunak duen informazioa darabilte, 9 izen nik begiratu dudanean. Orduan bide zuzenaz akordatu naiz: Poliziaren prentsa-bulegora jotzea.
Pololoak (1). Poxpoliñen lurriña, Xabinator euskal super-heroiaren lehenengo abentura-liburua plazaratu du Patxi Gallegok. Haurrentzat ez den komiki-liburua, euskaraz eta euskaldunentzat sortua. Aukera egokia, egileari bere lanaz galdetzeko.
Iep! Duela urtebete ingurutik, Palm-zale amorratua nauzue, eta denbora asko daramat Palm-erako euskarazko aplikazioen bila, edo AvantGo-ko kanalen bila. Orain, Palm-zale euskaldun guztiok elkartzeko EuskadiPUG (Palm User Group) sortzea proposatzen dut,
Josu Lavinek eta 3ARRANO Euskalgintza Taldeak elkarlanean webgune berri bat sortu dugu: "Ekimena: Euskara eta Euskal Herria".
Aitor Lopez de Aberasturi eta Peio Ruiz Arabako Enpresen Sorkuntzarako II. lehiaketaren irabazleak izan dira.
Hiru egun terdi eman ditut Euskaldunan sartuta, goiz albatik iluntsistantzera, kongresua segitzen. Egon dira gauzak soberan edo faltan, baina egitarau mardulak balio izan du sektorearen argazkia egiteko, dituen argi eta itzalekin. Nik atera dudan ondorioa: euskarazko hedabideak bidegurutzean daude.
Google-ren Gmail erabiltzaileek beste posta elektroniko programetan mezuen kopiak deskarga ditzakete. Aldi berean, eskuko aparatuen bitartez ere mezuen kopiak eskuratu ditzakete, sakelako telefonoen bidez esaterako.
Rockdelux musika-aldizkariak 20 urte bete ditu eta, ospatzeko-edo, ale berezi bat kaleratu du espainiar musika pop/modernoaren nolabaiteko historia laburbilduz. Bertan ere Espainian egindako 100 disko onenen zerrenda plazaratzen du; tartean, sei disko euskaldun, edo hamabi, gaztelaniazkoak kontuan hartuta.
Xabier Mendigurenen "Errautsen distira"n gerra zibilean gizajo izanikoen gomutak aldaketa garrantzitsuak eragingo dizkie gaur egungo protagonisten gurariei. Bestalde, ez da gauza bera kaputxinoa eta udaltzaina.
Bilbon euskara aspaldi galdua zela uste zuten askok edo ia denek, baina ASAPALA Euskara Elkarteak argitaratutako Iñaki Gaminderen liburuak eta CDak ("Bilbotarron euskararen zuzuan") agerian utzi digute Bilbon euskara ez dela inoiz galdu, bizirik dagoela. Iñakik azken 25 urteotan batu izan ditu bilbotarron euskararen testigantzak. Bilboko euskaldunei entzuteko abagunea da, ordea, eskaintzen digun berrikuntza nagusia.
Sototik, Zintzilik Irratiko (Errenteria-Oreretako irrati librea) irratsaio bat da, eta orain Interneteko e-zine bat ere bai, aipatu irratsaioko edukiak jaso eta sarean edonoren eskura jarriko dituena, elkarrizketak batez ere. Guztia gai beraren inguruan: Euskal musika eszena elektroniko eta esperimentala.