Sustatu logoa Teknologia albisteak

PaginasAmarillas.es-eko kale-izendegia euskaraz

Sustatu
2004-11-17 10:11

Telefonica taldeko TPI enpresak euskara sartu du PaginasAmarillas.es-eko kale-izendegian. Enpresak dioenez "Estatuko kultura aniztasunaren beharrak asetzeko" asmoarekin. Zortzi hizkuntzatan dago orain kale-izendegi hori: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta portugesez. Euskarazko bertsioaren hizkuntza maila, behintzat, ez da oso ona.

PaginasAmarillas.es-eko kale-izendegiak Espainiako, Portugaleko eta Andorrako 550 hiritako mapak biltzen ditu. Hego Euskal Herriko 38 hiri daude horien artean; Arabako 3, Bizkaiko 15, Gipuzkoako 15 eta Nafarroako 5.

Hirietako planoez gain, ibilbideen gaineko informazioa, mapa turistikoak eta trafikoaren egoera ikusteko webcamak ditu kale-izendegiak.

Hemen euskarazko kale izendegirako lotura: http://baqcallejero.paginasamarillas.es/home.asp

Itzulpena, eskas

Hona adibide batzuk:

  • Servicios en la zona = zerbitzuak aldean (poltsikoan edo?)
  • Cómo ir hacia aquí desde otra ciudad = zatoz ona beste herri batean
  • EAEko herri batean bilaketa bat eginez gero, mapako kale eta plaza gehienak euskaratuta agertzen dira. Baina, mapako kale baten gainean kurtsorea jarriz gero, kale horren izena ageri da gaztelaniaz.
  • Orrialdea kargatzen ari den bitartean esaten dizu: "Une, mesedez..." "Eskerrak ez duen esaten umeee, mesedez, ez egin hori!)

Proba egin dugu ondoan dugun Bergarako San Martin plaza aurkitzeko, hemen duzue bilaketaren emaitza.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu