Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaldun Palm-zale guztiok elkartzeko

Romantxo
2004-11-16 09:11

Etsita nengoen jada, baina gaur bilaketa berabiarazi dut eta hemen lur-hartu dut.

Normalean PalmOS-zale tokietan aritzen naiz jo eta su, gazteleraz noski. Nik Web programazioaz oso gutxi dakit, baina PDA-zale batek ezingo liguke Palm edo PDA guztientzat orokorrean Webgune bat egin? Gainera, EuskadiPUG (Palm User Group) sortzea proposatzen dut, Euskaldun Palm-zale guztiok elkartzeko, ziur bait nago ez naizela bakarra.

Nik beste 3-4 bat Palm zale ezagutzen ditut bizkaian, beraz, Palm erabiltzaile gehiago elkartzea litzateke kontua. Oso berri ona iruditu zait AvantGo-rako kanal 2 hauek aurkitzea. Agian irudituko zaizue esaten ari naizena astakeria bat dela, baina nik benetan diot, ez bait nekien gai honi buruz non idatzi. Agur eta segi horrela.

roman_txo a bildua hotmail.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu