Sototik, Zintzilik Irratiko (Errenteria-Oreretako irrati librea) irratsaio bat da, eta orain Interneteko e-zine bat ere bai, aipatu irratsaioko edukiak jaso eta sarean edonoren eskura jarriko dituena, elkarrizketak batez ere. Guztia gai beraren inguruan: Euskal musika eszena elektroniko eta esperimentala.
Hain zuzen, berau laguntzen bere ekarpen txikia egin nahi du Sototikek, bi helburu nagusirekin:
Momentu honetan, J-rô (Basque Electronic Diaspora), Mkl9 (9cDR), Fun-tsak, Makala (Novophonic, Sirope, Elektronikaldia), Pablo Lasa, Tzesne, Act(Amanita Records) eta Xabi Erkizia (Ertz) musikariei egindako elkarrizketak daude irakurgai, eta Makala eta Xabi Erkiziari egindakoak entzungai ere bai. Gainera, gehienek beren mp3ak ere jarri dituzte webgunean.
Eduki berriak prestatzen hasiak gara dagoeneko eta epe laburrerako baditugu dagoeneko zenbait elkarrizketa konfirmatuta, besteak beste: Nad spiro, Isa Suarez (Basque Electronic Diaspora), Silum soundz...).
Bukatzeko, webgunea bisitatzera eta zuen iritzia ematera gonbidatzea besterik ez zaigu gelditzen.
Zintzilik irratia: www.sindominio.net/zintzilik
Helbide berria dugu orain: www.sototik.com