Gaizka Larrinagak Madrilen bizi izandako torturen testigantza idatziz zabaldu zuen Gara egunkariak. Oso idatzi ona.
Nazioarteko zein bertako hainbat hizlarik parte hartu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako nazioarteko I. Sinposioan. Azaroaren 3an eta 4an ehun pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizkuntz eskubideak hezkuntzan bermatzen ote diren eta horiek bermatzeko zer tresna eta metodologia erabiltzen den aztertu zen bertan. Orain, ondorioak atera dituzte.
Gure lagun Joxe Aranzabal farozain da orain. Aspalditik zebilen blog bat egin guran eta azkenetan ikusi du argia bere nahiak. Burutazioak eta iritziak idatziko ditu Joxek, egunero weblogean. Sustatutik elkarrizketatxoa ere egin diogu. Zorterik onena, Joxe.
Hamarreko zerrenda batean, lauk dihardute informatikan eta hiruk autogintzan. Batek, gainera, hiru urte darama enpresatik kanpo.
Titulu horretan oinarrituta aritu ziren atzo Paula Kasares eta Txema Ramirez de la Piscina, Topagunearen IV. jardunaldietako 3. saioan, Gasteizen.
Atxilotutakoen artean irakasleak, ikasleak, informatika ingeniariak, garbitzaileak, funtzionarioak eta militarrak daude. Gainera, horietatik 21 adin txikikoak dira. Operazio honen barne, bederatzi pertsona atxilotu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. Espainiako Poliziaren Zuzendaritza nagusiak jakinarazi duenez, atxiloketok 26 probintziatan egin dira eta inoizko operaziorik handiena izan da.
"Odolean neraman" izeneko nobelarekin datorkigu Joan Mari Irigoien urteroko Durangoko hitzordura. Betiko Irigoien topatuko dugu hemen ere, ohikoa duen idazkera dotore eta aspaldi honetako bere gai kutun batzuekin, baina giroa da berezi eta berria: futbola.
Escolar.net webgunetik ekarri dugu "Euro elektronikoaren alde" (Por un euro electrónico) izenburupeko artikulua. Idatziaren egilea den Ignacio Escolar-ek hainbat ideia eta gogoeta azaltzen ditu ordainketa elektronikoaren gainean. Artikulu honek, gaiaren gaineko eztabaida pizteko helburua dauka. Jatorrizko artikulua gaztelaniaz dago.
Nontzeberri kultura webguneak Nontzeflash II. Animazio Lehiaketa antolatu du Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT 2005) laguntzarekin. Lehiaketa on-line egingo da webgunean.
Aurtengo Anton Abbadia saria Tinko Euskara Elkarteak jasoko du, abenduaren 1ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egingo den ekitaldian. Tinko Euskara Elkarteak hamar bat urte daramatza zinemaren munduan euskararen erabilera bultzatu nahian.
Iberiar penintsulako diseinu oneneko agerkarien artean jaso dute aipamena, egunotan Coruñan egin den kongresuan. Espainia eta Portugalgo prentsa idatzizko agerkari garrantzitsuenetan lanean dabiltzan ehunetik gora profesional batu dira La Voz de Galicia egunkariaren Prentsa Museoan.
Oskar Aranak euskaratutako John Maxwell Coetzeeren Disgrace liburua kalean da. Joan zen egubakoitzean aurkeztu zuen Aranak Lotsaizuna, Jokin Zaitegi itzulpengintzak sariketari esker egindako lana. Iaz irabazi zuen sariketa, eta hil honen amaieran, Arrasateko AEDren egoitzan, beste aurkezpen bat egingo du, jatorrizko hizkuntzaz, ingelesez, eta Aranak eman dion hizkuntzaz, euskaraz, irakurketak tartekatuz. Asteleheneko Goienkarian egin diote elkarrizketa Aranari.
Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bitartez, antolatutako Ekintzaile-Lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Oblivisión ekimenak jaso du eta bigarrena Aporenabenturak.com-ek. Hirugarren saria aldiz, hutsik gelditu da. Edizio honetan, 30 lan aurkeztu dira. Bestalde, Toribio sariak ostegun honetan, azaroak 25, banatuko dira.
Irailean iragarri genuen Sustatun Hotmail e-posta kontuen edukiera handitzen hasi zela. Baina, erabiltzaile batzuek bakarrik eskuratu dituzte orain arte agindutako 250 megak. Abenduaren 5etik aurrera, erabiltzaile guztiek izango dute edukiera hori hotmailen e-posta kontuan.
Gaurko bilatzaileak apur bat tontolapikoak direla jakin badakigu. Internet-en hurrengo pausua galderei erantzuten dakizkiten bilatzaileak asmatzea izango da, bilatzaile adimentsuak, hain juxtu. Richard Benjamins adituak Web Semantikoaren nondik norakoak azaldu zituen ostegunean (CON)ex II. Kongresuan, Donostian.
Azken 25 urteotan milio bat kilometro inguru eginda, munduan barrena ibilitako Nairobitarra autobusa txatarretarako eraman dute. Autobusa bera, eta maleta-lekuan gordetzen dituen esperientzia eta jakintza, bi modutara aurkeztu ditu Argiak: jolas ludiko gisa eta ipuinen bidez.
Bilbon aurkeztu da. Plataformako kideek sinatutako manifestu bat ere argitaratu dute. Euskadiko "gobernu aldaketaren alde" lan egitea beharrezkoa dela azaldu dute. Egitasmoak webgunea ere badu; lehen orrialdean manifestua jasotzen du.
Dokumentazio teknikoa aurkitzeko berariazko bilatzailea da. Dokumentazio teknikoan hainbat eduki barneratzen dira: liburuak, tesiak, artikuluen laburpenak, ikerketa lanak eta informe teknikoak. Komunitate zientifikoari eta ikertzaile akademikoei zuzendutako tresna da.
EAEko udal liburutegi guztietan bazkide zenbaki bakarra erabiltzeaz gain, Internet erabili ahal izango dugu liburutegi horiekin guztiekin gestioak egiteko. Bestalde, esperientzia pilotu bat abiaraziko dute EAEko hiru hiritan; administrazioaren eta herritarren arteko gestio guztiak Internet bidez egiteko liburutegiko bazkide txartela erabiliko dute.
Zertarako behar luke gurea moduko herri txiki batek GPS bat? Azkenean, herriko zein inguruko datuak zehatzago jasotzeko balio du. Zehatz bota ahal izango da bonba bat Intxortan, edo zu bizi zaren etxean, hala gura izanez gero :-) Donostian badago bat, eta beste bi jarri gura dituzte: bata, Lazkaon; bestea, Elgetan.