Manifesta, Arte Garaikidearen Bienal Europarraren ildotik, artearen egoera Euskal Herrian aztertzeko jardunaldiak antolatu ditugu. Manifestak erakusketak eta testuinguru teorikoa eskainiko du eta guk Euskal Herriko egoerara ekartzeko ahalegina egin nahi dugu. Azaroaren 24, 25 eta 26an izango dira jardunaldiak. Donostian, Ernest Lluch-Amarako Kultur Etxean.
Manifesta, Arte Garaikidearen Bienal Europarra, 2004ko ekainak 11tik irailak 30era izan da Donostian. Europako hiri desberdin batean egiten den arte garaikidearen proiektu ibiltaria da. Manifesta gertaera gogoangarri bihurtu da, Europa osoko artista, kultur eragile, museoen idazle eta pentsatzaile, arte-zentro eta kultur erakundeak elkartu eta euren arteko trukea bultzatzen duena.
Jardunaldiak helburu bikoitza beteko du:
Hiru eguneko jardunaldi hauetan egun bakoitzean ordu bateko hitzaldi gonbidatua eta bi orduko mahai-inguru bat izango du.
Artezale eta gaian interesa duen guztiei zuzenduta dago. Honela, jardunaldi irekia da, ez da matrikularik egongo
Azaroak 24, asteazkena. Artearen produkzioa. Gaur egun artea egiteko modu berriak eta tradizioaren araberakoak batera ikusten ditugu Euskal Herrian beste munduko beste edozein tokian bezala.
*Mahai ingurua: IBON ARANBERRI, artista; MAIDER LOPEZ, artista; ASIER PEREZ, "Funky Project"; "AmatauTB".
Azaroak 25, osteguna. Artearen formazioa. Artea ikasteko eta artean aritzeko moduak aldatzen ari dira eta zaila da gaur egun artistak zein bide aukeratu behar duen jakitea, horregatik Euskal Herrian dauzkagun heziketa artistikorako zentro ezberdinetako arduradunak biltzea izango da helburua.
Azaroak 26, ostirala. Artearen hedakuntza. Gaur egun artea ezagutarazteko bideak zeintzuk diren aztertzeko antolatuta. Horretarako museotako arduradunak eta beste hedabideak elkartuko ditugu mahai inguru batean.
Ekitaldi irekia, matrikularik ez dago
Argibide gehiago Udako Euskal Unibertsitatearen web orrian: UEU
Erantzun
Sartu