Josu Lavinek eta 3ARRANO Euskalgintza Taldeak elkarlanean webgune berri bat sortu dugu: "Ekimena: Euskara eta Euskal Herria".
Webgune berri honi esker, www.ekimena.tk , hemendik aurrera euskaldunok gure ekimenak aurkeztu ahal izango ditugu sarean.
Bertan edonork aurkeztu ahal izango du bere ekimena, beti ere Euskara eta Euskal Herria gaitzat hartuta. Gero ekimen hauetaz eztabaidatu ahal izango da. Eta, azkenik, ekimenarekin ados daudenak ekimenarekino atxikimendua erakutsi ahal izango dute.
Hasiera hasieratik lau ekimen daude eztabaidagai. Honako hauek dira:
-Aditzoinak: Proposamen honen arabera kasu guztietan ADITZOINAren ordez PARTIZIPIOA erabili ahalko da.
-Euskal Alfabetoaren Alde: Alfabetotik Ñ kenduko da eta I hizkiaren ondorioz sorturiko bustiduretan IN erabiliko da. Beste kasuetan Ñ hizkia erabili ahalko da NN digrafoaren ordez, baina ez da euskal letra izango.
-Ikurrin Berria: Euskal Herriaren estaturako ikurrin bat sortu dugu, gure nazioa eta estatua batzen dituena, euskaldunok hobeki ordezkatuz.
-EZAN Aditzaren NOR-NORI-NORK: EZAN aditzaren NOR-NORI-NORK paradigman NOR plurala denean -IEZAZKI- erro gehi artizki pluralgilearen ordez -IETZA- erabili behar da, zeren egiazkoa, laburragoa eta ahoskagarria baita.
Gurekin harremanetan jartzeko, EKIMENAren e-posta helbidera mezu bat bidal dezakezu. Eta sortzaileokin hitz egin nahi baduzu, Josu Lavinen edo 3ARRANOren helbidera bidali mezua.
Erantzun
Sartu