Teknologia albisteak
1

Ofiline Directo Arabako ekintzaileen lehiaketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-11-15 : 11:11

Aitor Lopez de Aberasturi eta Peio Ruiz Arabako Enpresen Sorkuntzarako II. lehiaketaren irabazleak izan dira.

Kaixo atariaren sortzailea den Aitor Lopez de Aberasturi eta Peio Ruizek Enpresen Sorkuntzarako II. lehiaketa Araban ekimenaren irabazleak izan dira.

Proiektu irabazlea Ofiline Directo izan da, eta 15.000 euro jaso dituzte irabazleek.

Bigarren saria Maria Jesus Marco Ortenek jaso du, leku publikoetan eta zenbait eraikinetan itsuei informazioa eskaintzen dien programa batengatik. 12.000 euroko saria irabazi du.

Hirugarren saria, Ariel Senra Ortiz de Zaratek jaso du eraikuntza sektoreari bideratuta egindako proiektuagatik, Arkinet.net . Arkitektura-enpresei, higiezinen enpresei eta eraikuntza-enpresei zuzendutako lana da eta 9.000 euro jasoko ditu.

Guztira hamabost lan aurkeztu dira teknologia berrietan ekintzaileak diren gazteen proiektuak saritzen dituen lehiaketara.

Erantzunak

Gari Araolaza
2004-11-15 : 11:29

Zorionak Aitor!



Badirudi hainbeste urtetako lan ixila hasi dela fruituak ematen ez?



Asko pozten naiz, bene-benetan.

Erantzun

Sartu