Espainiako (eta Euskal Herriko) disko onenen zerrenda
Abstrakzio bat eginez, eta Berria egunkarian agertutako albistearen ildoari jarraituz (hemen), euskal disko onenen zerrenda txiki bat osa daiteke; hauxe litzateke:
- Negu Gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
- Mikel Laboa, Bat hiru (Herri Gogoa-Elkar, 1974).
- Fermin Muguruza, Brigadistak Sound System (Esan Ozenki, 1999).
- Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
- Lisabö, Ezarian (Esan Ozenki, 2000).
- Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
Hau bihurtuko litzatekeena, gaztelaniaz edo ingelesez kantatzen duten (Hegoaldeko) euskal herritarrek egindakoak gehituz gero:
- Family, Un soplo en el corazón (Elefant, 1994).
- Derribos Arias, En la guía, en el listín (Gasa, 1983).
- Negu Gorriak, Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993).
- Mikel Laboa, Bat hiru (Herri Gogoa-Elkar, 1974).
- Fermin Muguruza, Brigadistak Sound System (Esan Ozenki, 1999).
- La Buena Vida, Soidemersol (Siesta-Polygram, 1997).
- Aventuras de Kirlian, Aventuras de Kirlian (Dro, 1989).
- Los Bichos, In bitter pink (Oihuka, 1991).
- Anari, Habiak (Esan Ozenki, 2000).
- Le Mans, Entresemana (Elefant, 1994).
- Eskorbuto, Anti todo (Discos Suicidas, 1986).
- Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
Mota honetako zerrendak beti dira arriskutsu (eta gezurtero), baina onartu behar dut niri, High Fidelity nobela edo filmeko protagonistari bezala, ariketa polita iruditzen zaidala. Dena dela, Rockdelux-ekoen zerrendan atentzioa eman didaten zenbait gauza azpimarratu nahiko nuke:
- alde batetik, flamenkoaren eta haren hibridoen presentzia handia. Argi dago espainiartasunaren definizioan (baita espainiartasun musikalarenean ere) flamenkoak rol izugarri garrantzitsu bat betetzen (jarraitzen) duela.
- beste alde batetik, ildo progresiboko diskoen pisua, agian ez erabatekoa, baina deigarria Rockdelux-en 200. zenbakian argitaratu zuten nazioarteko 200 disko onenen zerrendan progresiboak zuen presentziarekin: zero patatero. Egia da, salbuespenak salbuespen (Triana) Katalunia aldeko kantari eta talde hippy-freakiak direla ildo honetako gehienak (Música Dispersa, Máquina!, Pau Riba etab.), baina bitxia da aurreko zerrendarekiko kontrastea.
- Alaskaren agerpen etengabeak. Bere traiektoria osoko enkarnazioen berri ematen digu zerrendak, Kaka de Lux-etik hasita Fangoria-raino.
Hauxe duzue, adibide gisa, sei disko espainiar onenen zerrenda, Rockdelux-en ustez:
- Veneno, Veneno (CBS 1977).
- Camarón, La leyenda del tiempo (Phillips-Polygram 1979).
- J. M. Serrat, Mediterráneo (Novola-Zafiro 1971).
- Vainica Doble, Heliotropo (Ariola 1973).
- Alaska y Dinarama, Deseo carnal (Hispavox 1984).
- Morente & Lagartija Nick, Omega (El Europeo-Karonte 1996).
Euskal musikaren kasuan, argi geratzen da Rockdelux-en maitasuna Esan Ozenki (egun Metak) etxearekiko eta, salbuespen ebidente eta ebitaezinak alde batera utzita (Laboa, Hertzainak) bestelako seiluen emaitzen inguruko ezjakintasuna. Bereziki deigarria egin zait Ruper Ordorikaren eta, batik bat, Itoizen ausentzia: azken honen prog-aldia alde batera utzita (niri ere homologagarria iruditzen zaidana), zerrendan bai ageri diren Nacha Pop edo Radio Futuraren mailako pop-rock nuevaolero bikaina egin zuten (eta, jakina, Alaskarenaren gainetik) baina, tira, badakigu zein den istorioa.
Atrebentziaz, nire seiko zerrenda alternatiboa plazaratuko dut amaitzeko. Jakina, oso lotuta dago disko horiek guztiek ekartzen dizkidaten oroitzapenekin (baina ziur nago hala izan dela ere Rockdelux-en zerrenda osatzeko bozketetan parte hartu duten kritikarien kasuan ere).
- Itoiz, Espaloian (Elkar, 1985).
- Ruper Ordorika, Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980).
- Hertzainak, Hertzainak (Soñua, 1984).
- Jabier Muguruza, Boza barruan (Elkar 1994).
- M-ak, Barkatu ama (IZ 1989).
- Zarama, Indarrez (Discos Suicidas 1984).
Sustatuzale gehiago animatzen bada, zerrenda osoago bat egiteko abiapuntu izan daiteke, agian
Erantzunak kargatzen...