Informazio iturriak
Espainiako ABC egunkariaren webgunera jo dut eta, bingo, derrepentean jakin dut, goizeko 10.30etan, operazioan atxilo hartu dutela "una extensa red de miembros activos de la banda criminal", operazioaren iturburuan daudela -nola ez- Susper delakoaren paperak eta, noski, atxilotu guztien izen-deiturak. Izena eta bi abizenak, txukun jarrita, eta non atxilotu dituzten. Informazio iturrira begiratu eta: "Agencias". Ikaragarria.
Duela ez asko idatzi nuen gaur egun kazetaritza, batzuek, nola egiten dute: Poliziak pasa informazioa kazetariari eta honek eman, hartu bezalaxe. Uste dut ez nenbilela oker, baina ez erabat zuzen. Kasu zenbaitetan kazetariari pasatzearen pausoa ez da ematen. Medio batzuetan zuzenean Poliziak argitaratzen du. "La documentacion obtenida se analizará", edo holako zerbait dio albisteak amaiera aldean. Lehenengo pertsona erabiltzea bakarrik falta zaio.
Erantzunak kargatzen...