Zientzia-dibulgazioko XI. CAF-Elhuyar sariak maiatzean abiatu ziren, eta lanak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaitzen da. Beraz, parte-hartzaileek oraindik badute denbora zientzia-dibulgazioko artikuluak bidaltzeko.
Aurtengo edizioan guztira 2.100 euro banatuko dira saritan. Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat egongo dira jokoan:
Epaimahaia euskararen eta zientziaren alorrean eskarmentu handia duten adituek osatuko dute, eta 2005eko martxoan egingo den sari-banaketan emango da irabazleen berri. Gainera, lan irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta zientzia.net webgunean argitaratuko dira.
Oinarriak eta aurreko edizioetako lan irabazleak zientzia.net eta elhuyar.org webguneetan ikus daitezke.
Zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak Beasaingo CAF enpresak babesturik, zientziaren dibulgazioa sustatzeko sariak sortu zituen ELHUYARek duela hamaika urte. Erronka hari tinko eutsiz, 1994az geroztik urtero aurkezten dira zientzia-dibulgaziorako "CAF-ELHUYAR sariak". Ehunka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta dira sariok, lortu duten oihartzunak erakusten duenez.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Erantzun
Sartu